Print this page

Zure enpresan INGENIARI beharrean zaude? Eman aukera zure langile bati!

02 Martxo 2017

UPV/EHUra atxikitako Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan programa malgua prestatu du IMHk Barne Promozioentzat. Zertan datzan kontatuko dizute martxoaren 15ean enpresa arduradunentzat antolatu duten saio teknikoan.

Zure enpresan ingeniari beharrean zaude? Zergatik ez diozu ZURE BARNEKO LANGILE fin eta konfidantzazko horri aukera ematen? Nola egin bateragarri langilearen ikasketak enpresan ez egote minimoarekin?

EHUra atxikitutako Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan programa malgua landu du IMHk. Horren bidez enpresak langileen goi-mailako profesionalizazioa lortzen lagun dezake, negozioaren bilakaeran langilearen inplikazioa eta parte hartzea handituz.

Langileari Ingeniaritzan formakuntza-plan egoki batek enpresan profesionalki hazteko aukera emango zaio, trebetasun berriak garatuz, proiektu berritzaileetan parte hartuz eta ardura gehiago bereganatuz.

IMHren enpresako langileen ezagutza abantaila garrantzitsua da enpresak behar duen ardura-postu hori betetzeko hautagai egokian inbertsioa egiteko orduan; izan ere, enpresak dagoeneko langilearen lan egiteko modua ezagutzen du, baita lanpostu berrian gara lezakeen aukerak ere.

Barne promozioaren programa malguaren xehetasun guztiak azaltzeko enpresa arduradunentzat saio teknikoa antolatu dute:

  • Eguna: 2017ko martxoak 15
  • Ordua: 9:00-10:30
  • Tokia: IMH, Karakate Gela
  • Izen-emateak: Itziar Egiguren, 943748264 telefonoan, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo bete formularioa

EGITARAUA: Programa malguaren aurkezpena eta EPC, BRONYMEC eta ULMAren esperientziak, ikusi hemen.

Ingeniaritza dualaren unibertsitate eskolak enpresaren neurrira antolatutako formakuntza egokitua bideratzen du, eta langileek euskal herriko unibertsitateko prozesu eta produktu berrikuntzan ingeniaritza gradua lortzen laguntzen du.