25 urtetik gorako langabetuei formazio-ekintzetarako diru laguntzak emango ditu Azpeitiko Udalak

19 Maiatza 2017

Hezkuntza arautuaren zein ez arautuaren arloan formazio-ekintzak egiten dituzten 25 urtetik gorako langabetu edota dagokion lan-hitzarmenean %50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonei zuzendutako diru laguntzak emango ditu Azpeitiko Udalak.

Non eskatzen da: 

Aurrez aurre:

Udaletxean (Plaza Nagusia, 5) 8:30etik  14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 9:00etatik 12:30era (abuztuko eta Aste Santuko larunbatetan izan ezik).

Postaz:

Postetxeetan posta ziurtatu bidez.

Informazio gehiago:

  • Deitu 943157200 telefonora, bulego orduetan.
  • Posta elektronikoaEsta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Oinarria, hemen.

Top