Interesdunek ondoko baldintzak bete behar dituzte:
- Espainiar nazionalitatea izatea, Europako Erkidegoko herritartasunaren erregistro-ziurtagiria edo Europar Batasuneko herritarraren senitartekoaren txartela lortu izana, edo Espainian bizilekua izateko baimena edo bizilekua izateko eta lan egiteko baimena indarrean izatea, atzerritartasunari eta immigrazioari buruzko Espainiako araudian ezarritako terminoetan.
- Inskripzioa egitean 18 urte beteta izatea, I. mailako prestakuntzei dagozkien konpetentzia-atalen kasuan, eta 20 urte II. eta III. mailakoen kasuan.
- Egiaztatu nahi dituzten konpetentzia profesionalen inguruko lan-esperientzia edo prestakuntza izatea deialdiaren aurreko 10 urteetan.
Eskaera egiteko behar diren dokumentuen prestaketa eta kudeaketan laguntza eskaintzen dugu. Deitu ezazu Iraurgi Berritzenera 943026069 edo 943083469 zenbakira eta Maitegatik galdetu.
Programa honi buruz informazio gehiagorako, ondorengo link-ak kontsulta ditzakezu: