Irekita Hazilan Programaren 3. edizioan izena emateko epea

10 Azaroa 2017

Unibertsitate edo Lanbide Heziketako goi-mailako zikloko titulazioa daukazu? 20 - 44 urte bitartekoa zara? Langabezian zaude edo lanaldi erdiko lanetan baina zure profilarekin lotura ez duena? Eskualdeko enpresetan, praktikak egiteko interesa daukazu? Zure erantzuna baietza bada, HAZILAN programak aukera ematen dizu.

Hazilanen lanak enpresen benetako premiak ditu abiapuntu. Urte hauetan garapen-agentziek egiaztatu dutenez, enpresek pertsona ekintzaile eta sortzaileak behar eta eskatzen dituzte, laguntza beharrik ez duten pertsonak, komunikatzen eta taldean lan egiten dakitenak eta beren zereginak espero diren helburu eta emaitzen arabera kudeatzeko gauza direnak. Konpetentzia eta gaitasun horiek guztiak ezinbestekoak dira, baina askotan ez dira ikastetxe bateko ikasgeletan eskuratzen. Hazilanek konpetentzia horiek jasotzeko bidea erraztu nahi du, lan-eremuko esperientzia zehatz baten bidez, edo enpresak garatu nahi duen proiektuarekin uztartuz.

Hazilanek metodologia berritzailea proposatzen du, ibilbide pertsonalizatu batean oinarritua, eta parte-hartzaileen ezaugarri pertsonaletara eta enpresek eskatutako proiektu profesionaletara egokitua. Proiektua zenbait baliabidetan oinarritzen da. Lehen fase batean, pertsonen aktibazioa bilatzen da, eta jarraian, proiektuaren arabera, ikasketa espezializatuak egiten dira, praktikak gauzatzen dira, edo enpresa-proiektuetan parte hartzen da, honako ezaugarri hauekin:

Hazilanek aukera berdintasunaren eta diskriminazio ezaren benetako integrazioa lortu nahi du, eta genero-berdintasuna bermatuko du.

Programan parte hartu nahi duten enpresa edo pertsona guztiek webgunean lor dezakete nahi duten informazio guztia: www.hazilan.eus edota Iraurgi Berritzeneko 943851100 telefonoan Sandra Fernandez-engatik galdetuz.

Top
Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Ikusi gure cookie-en politika. Onartzen dut