Negozio ideia bat duzu eta ez dakizu nondik hasi? IDEIATIK ENPRESARA zure proiektua aztertzen lagunduko dizun tailerraren 6. Edizioan izen emateko epea zabalik da

25 Maiatza 2018

Prestakuntza buruan ideia edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago. Bertan, ekintzaileak proiektuaren bideragarritasuna aztertzeaz gain, negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren pausuak ezagutuko ditu. Formakuntza 12 moduluetan banatzen da. Behin ideia garatu eta balioztatu ondoren, proiektua planifikatzeari ekingo zaio (marketing/komunikazio plana, azterketa ekonomikoa, produkzioa...) Planifikatu ostean, enpresa martxan jartzeko tramiteak, gaur egun dauden diru laguntza eta finantziazio iturriak ezagutuko dira besteak beste. Formakuntzaren data zehazteko dago.

Ikastaroa LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ programaren baitan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHU/UPVko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk parte hartzen dute.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 943 85 11 00 (Ione Eizagirre) edota emailez Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..

Top
Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Ikusi gure cookie-en politika. Onartzen dut