BERRIAK (255)

Igandean hainbat egunkaritan argitaratutako lan eskaintzak bildu dizkizugu.

Aukeratu ikusi nahi duzuna! Lan eskaintzak honako egunkari hauetan argitaratutakoak dira: Berria, El Correo, El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Gara eta El Pais.

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun eskualdeko lan, prestakuntza eta orientazio eskaintza guztiak: Eskualdeko enplegu eskaintza.

Euskadiko Irudi Pertsonaleko zikloak eskeintzen dituen Lanbide Heziketako ikastetxe publiko integratu bakarrak, MONTE ALBERTIAK atsegin handiz gonbidatzen zaitu 2024ko ATE IREKIEN JARDUNALDIRA. Jardunaldi hau AURREZ AURRE egingo da Apirilaren 18an eta 2 saio izango dira:
Euskaraz 18:00etan 
eta Gaztelaniaz 18:30etan

Ikastetxeko profesional taldeak nor garen eta nola egiten dugun lan azalduko dute sortzen zaizkizun zalantza guztiak argituz.
EMAN IZENA!!

 
 
 
Egunak :  Otsailak 22, Martxoak 21 eta Apirilak 25
 
Ordutegia : 9:00 – 18:00
 
Bisita presentziala izango da, aurretiaz hitzordua hartu beharrik ez dago. Halere, norbaitek ikastetxera bertaratu ordez banakako arreta edo telematikoki egitea nahiko balu, bidali dezala mezu bat Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera eta adostuko ditugu eguna eta ordua.
 
OHARRA : gure aldetik prest gaude zuen egoitzetara gerturatzeko eta zuen ikasle, irakasle, guraso zein lankideekin bildu eta informazioa helarazteko. Jarri gurekin harremanetan.
 
Zuen prestutasuna eta arreta eskertuz, jaso ezazue gure aldetik eskerrik beroena!!
 
 
 

Circular Berrindartzea 2024ko Prestakuntza-Programa: Prestakuntza aurreratuko zerbitzuaren esparruan, Basque Circular HUBek gazteei zuzendutako prestakuntza-programa bat antolatzen du urtero. Prestakuntza Euskadin bizi diren eta langabezian dauden gazteei eta/edo ikasketetako azken urtea egiten ari diren ikasleei zuzenduta dago.

Programak ekonomia zirkularraren arloko doako prestakuntza eta enpresan ordaindutako praktikak egiteko aukera barne hartzen ditu, gaian adituak diren tutoreen laguntzarekin. Horrela, gazteen enplegagarritasuna hobetzea eta merkatuaren eskaria lan-eremu horretan trebatutako pertsonekin betetzea bilatzen du.

  1. AURREIKUSI – Ingurumen zaintza estrategikoa: Ingurumen zaintza estrategikoko proiektuak egitera bideratutako prestakuntza, ingurumen arloan euskal enpresentzako aukerak edo administrazio publikorako lan ildoak sor ditzaketen berrikuntzak sistematikoki identifikatzeko. Praktikak Basque Circular Hub-en egingo dira.
  2. NEURTU - Enpresari aplikatutako ingurumen ebaluazioa: Ihobek emandako prestakuntza ikastaroa jaso ondoren, gazteek ordaindutako praktikaldia egingo dute Basque Ecodesign Center-en edo programari atxikitako enpresetan; hala, enpresako ekonomia zirkularrari lotutako proiektuetan txertatuko dira, bai antolaketa ikuspegiarekin, bai produktu/zerbitzu ikuspegiarekin.
  3. EKODISENATUZ - Ingurumen analisia eta produktuen eta zerbitzuen ekodiseinua: Gradu teknikoko azken urtean dabiltzan eta Euskadin bizi diren 20 gazterentzako 20 plaza ditu programak; arloko espezialistek emandako prestakuntzaren ondoren, ordaindutako praktikaldia egingo dute programari atxikitako enpresetan, eta, hala, produktuaren ikuspegi esklusiboa duten ekonomia zirkularreko proiektuetan txertatuko dira.
  4. MURRIZTEARREN - Murrizteko neurtu: 35 plaza ditu gradu teknikoko unibertsitate titulua duten eta Euskadin bizi diren gazte langabeentzat. Euskal ETEetan ekonomia zirkularra hedatzeko proiektuak garatzera bideratuta dago programa. Praktikak, hain zuzen, Euskadiko ETE Zirkularrari atxikitako kluster eta garapen agentzietan edo Basque Ecodesign Center-eko enpresa traktoreetan egingo dira, non ingurumen metrikak kalkulatzeko proiektuak egingo diren (erakundearen karbono aztarna eta ingurumen aztarna); era berean, zientzian oinarritutako deskarbonizazio helburuen planteamendua egingo da, bai eta helburu horietara iristeko jarduera plan baten proposamena ere.
  5. TRAKZIONATUZ – Hornidura katearen eta finantza jasangarrien trakzioa: Prestakuntza honen ardatza da hornidura katearen analisi proiektuak eta ingurumen trakzioa garatzea, baita ingurumen taxonomia proiektuak egitea ere. Praktikak Basque Ecodesign Center-en egingo dira.

Hona hemen, laburbilduta, prestakuntza programa bakoitza hasteko datak:

Aurreikusi: Ingurumen zaintza estrategikoa - Maiatza eta urria

Neurtu: enpresari aplikatutako ingurumen ebaluazioa - Maiatza eta azaroa

Ekodisenatuz: ingurumen analisia eta produktuen eta zerbitzuen ekodiseinua - Ekaina

Murriztearren: murrizteko neurtu - Urria

Trakzionatuz: hornidura katearen eta finantza jasangarrien trakzioa - Azaroa

Izena emateko epea zabalik dago maiatza eta ekainerako aurreikusitako deialdietarako ondorengo linkan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 688 873 589 telefonora eta galdetu Sandragatik.

2024ko Beint Bekak

Nazioartekotzearen arloko titulazioa duten gazteak prestatzea du helburu BEINT nazioarteko beken programak. Horretarako, unibertsitateko prestakuntza eta atzerriko esperientzia praktikoa konbinatzen dituen programa misto bat bultzatzen du, nazioartekotutako euskal erakunde eta enpresen bidez.

Zure ibilbide profesionalari bultzada bat eman nahi badiozu, aprobetxatu nazioarteko merkatu berrietara sartzea ahalbidetuko dizuten ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko aukera. Hala, zure esperientziarekin, Euskadiko enpresa-ehuna indartzen lagunduko duzu.

BEINT programak 2 urteko iraupena du, 3 fasetan banatuta, eta goi mailako unibertsitate-titulua (gradua) duten Euskadiko 30 urtez azpiko gazteei zuzenduta dago. Pertsona bakoitzeko 30.000 € eta 75.000 € arteko diru kopurua ematen du, nazioarteko helmugako bizi mailaren arabera.

 

Apirilaren 19a baino lehen izena ematera animatzen zaitugu ondorengo link-an:

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 688 873 589 telefonora eta galdetu Sandragatik.

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun eskualdeko lan, prestakuntza eta orientazio eskaintza guztiak: Eskualdeko enplegu eskaintza.

2024ko «udaleko irekietako» koordinatzaileak eta begiraleak lehiaketa sistemaren bitartez kontratatzeko oinarriak eta deialdia irekita Zestoan.

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun eskualdeko lan, prestakuntza eta orientazio eskaintza guztiak: Eskualdeko enplegu eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun eskualdeko lan, prestakuntza eta orientazio eskaintza guztiak: Eskualdeko enplegu eskaintza

Página 1 de 17
Top