BERRIAK (33)

"Nire negozioa martxan jartzeko, zer jakin behar dut?" ikastaroa eskeiniko du Iraurgi Berritzenek, ideiaren bat buruan duten langabetuei zuzendurik, Lanzituz programaren baitan.

Langabezia-egoeran dauden 20 urtetik 35 urtera bitarteko gazte kualifikatuak (unibertsitateko edo LHko goi-mailako zikloko titulazioa) laneratzeko proiektua da Hazilan. Kolektibo horrek, prestakuntza-maila handia badu ere, zailtasun handiak ditu lan-merkatuan sartzeko, bere lanbide-profilari lotutako esperientziarik ez duelako batetik, eta enpresek eskatutako zeharkako konpetentzia eta gaitasunen jabe ez delako bestetik. Hazilanen helburu nagusialaneratzea da, laguntza pertsonalizatuaren bitartez. HAZI proiektuari esker, garapen-agentziek etorkizuneko proiektuak dituzten enpresak zein diren jakingo dute, eta enplegu bat lortzeko behar dituzten baliabideak jarriko dituzte gazteen eskura, haien gaitasunak indartuz eta kudeatzen lagunduz.

Gobernu-kontseiluak Nazioartekotze Beken deialdia onartu du, beraz, aurten ere ireki da Eusko Jaurlaritzaren beka hauetan izena emateko epea, eta gehienez ere, 100 Nazioartekotze Beka emango dira, onuradunak unibertsitateko goi-mailako titulazioa duten 30 urtetik beherako gazteak izango direlarik. Eusko Jaurlaritzak duela hogeita hamar urtetik modu jarraituan mantendu duen programa bat da, eta 1.000tik gora pertsona prestatu ditu kanpo-merkataritzako espezializazioan.

Página 3 de 3
Top
Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Ikusi gure cookie-en politika. Onartzen dut