Print this page

EGOkITU udako campusa

21 Maiatza 2019

EGOkITU (Euskal Gazteen OrientazioraKo Ikastaroa.Talentoa Unibertsitatean) Udako Campusa UPV/EHU eta Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako jarduera da.

Ikasle gazteei zuzendutako UPV/EHUko Udako Campusari esker Unibertsitate eta lanbide-mundura modu ludikoan hurbildu ahal izango zara.

Lehen eskutik frogatu eta egiaztatu ahal izango duzu arkitektura, informatika, ingeniaritza, kimika, ekonomia eta enpresa, zuzenbide, kriminologia eta osasun zientzien munduan nola moldatzen zaren.