Abian dira 2019ko Global Training bekak
Featured

17 Uztaila 2019

30 urte baino gutxiago dituzu eta langabezian zaude? Garapenek eta Donostiako Sustapenak zure esku 60 Global training beka jartzen dituzte. Hauxe zure aukera da.

Global Training programaren bidez, gazteei atzerriko enpresa eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen zaie euren profil akademikoarekin harreman zuzena duten proiektu eta jardueratan, gutxienez 6 hilabetez, lan errealitatea ezagutzeko aukera ahalbidetuz.

Global Training bekak unibertsitate tituludun, eta goi-mailako lanbide-heziketa duten 30 urtetik beheragoko gazteei zuzenduta dago.
Beka bakoitzeko zuzkidura-ekonomikoa: 1.400 €/hilean (gordin).

Parte hartzeko baldintzak:

  • Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide-heziketa edukitzea.
  • 30 urte baino gutxiago edukitzea 2018ko urtarrilaren 1ean.
  • Euskadin erroldatuta egotea gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin, etenik gabe, 2018ko urtarrilaren 1ean.
  • Atzerrian 6 hilabetetik gorako praktika-egonaldiak errazten dituen beste bekarik jaso ez izana.
  • Ingeles-maila altua eta ona edukitzea. Lizentziadunek: B2 eta B1 (Goi-mailako Lanbide-heziketa titulua dutenek). 4 urteko antzinatasuna duten tituluen kasuan ez da ahozko, edo idatzizko azterketarik egin behar ezagutzak justifikatzeko. Beharrezko ingeles-maila egiaztatzen ez dutenek ahozko eta idatzizko proba egin beharko dute, bekadun-hautagaiaren ezagutzak zehazteko.
  • Praktikak eskainiko dituen enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
  • Administrazioaren edo penalaren bidetik diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera-galerarekin zerikusia duen zigorrik jaso ez izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana.

Izena eman dezakezu web-gunearen bidezhttp://www.becasglobaltraining.eus.

Izena emateko epea uztailaren 15an hasi da eta irailaren 13an amaituko (eguerdiko 12:00ak arte) da. 

Informazio gehiagorako, deitu Iraurgi Berritzenera 943851100 telefonora eta Sandragatik galdetu.

Top
Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Ikusi gure cookie-en politika. Onartzen dut