Lan-esperientziaren bitartez edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez eskuratzen diren konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko eskaera egiteko epea irailak 24ra arte irekitzen da
Featured

15 Iraila 2020

HELBURUA: Deialdi honen helburua langileei lan-esperientziaren bitartez edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez eskuratutako konpetentzia profesionalak egiaztatzeko aukera ematea da.

Interesdunek ondoko baldintzak bete behar dituzte:

  • Espainiar nazionalitatea izatea, Europako Erkidegoko herritartasunaren erregistro-ziurtagiria edo Europar Batasuneko herritarraren senitartekoaren txartela lortu izana, edo bizilekua izateko baimena edo bizilekua izateko eta lan egiteko baimena indarrean izatea.
  • Inskripzioa egitean 18 urte beteta izatea, I. mailako prestakuntzei dagozkien konpetentzia-atalen kasuan, eta 20 urte II. eta III. mailakoen kasuan.
  • Egiaztatu nahi dituzten konpetentzia profesionalen inguruko lan-esperientzia edo prestakuntza izatea deialdiaren aurreko 10 urteetan.

Aurreinskripzioa egiteko behar diren dokumentuen prestaketa eta kudeaketan laguntza eskaintzen dugu. Deitu ezazu Iraurgi Berritzenera ondorengo telefonoetara:

  • Azkoitia: 943 85 11 00. Maite (688 758 494) edo Sandra (688 873 589)
  • Azpeitia: 943 02 60 69. Maialen (688 759 590)
  • Zestoa:  Maite (688 758 494)

Programa honi buruz informazio gehiagorako, ondorengo link-ak kontsulta ditzakezu:

Top
Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Ikusi gure cookie-en politika. Onartzen dut