Global Training Bekak 2021
Featured

10 Ekaina 2021

Garapenek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak,Donostiako Sustapenaketa Donostiako Ekonomiaren Garapenerako Sustapen Sailak, Global TrainingNazioarteko mugikortasun programaren edizio berria ateratzen dute. Programa hau  SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren eta Basque Trade & Investmenten (Euskal Nazioartekotze Agentziaren) egitasmoa da.

Beka-programa horren bidez, merkatuan jartzen da, eta unibertsitateko titulazioa zein lanbide-heziketako goi-mailako gradua duten gure gazteek eskura dute, praktika ordainduak atzerriko enpresetan eta erakundeetan egiteko aukera, gutxienez 6 hilez, haien profil akademiko eta profesionalarekin loturiko jarduera eta proiektuetan, hain zuzen.

Inskripzioak bakarrik erakunde batean egin ahal izango da.

Baldintzak parte hartzeko:

  • Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide heziketako titulazioa izatea.
  • 2021eko urtarrilaren 1ean, 31 urte bete gabe izatea
  • Unibertsitate-tituludunentzako antzeko prestakuntza helburua duen beste edozein laguntza jaso ez izana, baldin eta, laguntza horren bidez, nazioarteko erakunde edo enpresetan 6 hilabetez edo epe luzeagoz praktikak egin badira atzerrian. Bereziki, beka hauetaz baliatzea ez da bateragarria honako beka hauen onuradun izatearekin: Global Training bekak, ICEX bekak, beste autonomia-erkidego batzuenak, merkataritzaganberenak, EBko Merkataritza Sustatzeko Erakundeenak edo antzeko beste erakunde batzuenak.

Bekaren zenbatekoa hilean 1.500 € da.

La inscripción se realizará a través de la web: http://www.becasglobaltraining.eus.

Izena emateko epea: Ekainak 14tik Uztailak 16ra.

Informazio gehiagorako, deitu 688 873 589 telefonora  eta  Sandragatik galdetu.

Top
Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Ikusi gure cookie-en politika. Onartzen dut