Print this page

Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleei IBko Enplegu eta Prestakuntza arloko zerbitzuei buruzko hitzaldiak

21 Urtarrila 2022

IB-ko Enplegu eta Prestakuntza arloko teknikariak Izarraitz Lanbide Heziketan izan dira Erdi eta Goi Mailako Lanbide Heziketako ikasleei eskualdean IBk Enplegu eta Prestakuntza alorrean eskaintzen dizkieten zerbitzuak zeintzuk diren ezagutarazteko.

Bertan, ikasleei Enplegu Zentroa eta Orientazio Zerbitzuei eta Laneratzeko dauden Programa ezberdinei buruzko informazioa azaldu zaie eta baita www.urolanprest.eus orrialdearen bidez IBko Enplegu eta Prestakuntza arloko Datu Basean izen emateko aukera ere.