Eskualdeko taberna batek sukaldari edo sukaldari laguntzaile bat behar du pintxoak, bokatak eta menuak egiteko. Asteburu eta jai egunetan eguardiko zerbitzua emateko lana. Ordutegia: 11:00-16:00, gutxi gora behera baina malgua eta adostekoa. Beharrezkoa da norberaren ibilgailua izatea eta euskaraz hitz egiten jakitea. Antzeko lanpostuan esperientzia izatea kontuan hartuko da. Luzerako lan kontratua.