Azkoitiko Gazteria Zerbitzuak Begirale Lan poltsa osatu nahi du.
Ezinbestekoa:
- Euskaraz hitz egitea.
- 18 urte beteak izatea.
- CVa entregatu, eskatzen diren ziurtagiriekin eta kontaktuak esperientzia ziurtatuz.
- Sexu aurkako delituen ziurtagiria.
Baloratuko da:
- Azkoitian bizi izatea. Padroia ekarri beharko da.
- Aisialdi mailako ikasketak izatea, begirale eta koordinatzaile tituluak (0.5 puntu agiri bakoitzeko).
- Hezkuntza arloko ikasketak izatea, haurrekin zerikusia dutenak; magisteritza, pedagogia, gizarte hezkuntza, psikologia, psikopedagogia, haur hezkuntza zikloa… (0.5 puntu agiri bakoitzeko).
- Haurrekin aisialdi proiektuetan, programatan lan esperientzia izatea. (0.1 puntu programako edo hileko).
- EGA titulua edo baliokidea izatea (0.5 puntu agiriko).