Azkoitiko industria-enpresa batek merkataritzako administrari bat behar du bere administrazio-sailerako.
Balio anitzeko eta ibilbide luzeko lanpostu baten barruan, merkataritzako administrazio-eginkizun guztien ardura izango du, hala nola telefono bidezko arreta, eskaeren kudeaketa (salmenta-eskaerak sartzea eta horien berrespena), fakturazioa, kobrantzen jarraipena eta erreklamazioa, bezeroen kexen arreta (gorabeheren erregistroa), salmenta-tarifen kontrola eta aplikazioa. Gainera, eskaerak entregatzearekin lotutako izapide logistikoak eta aduana-izapideak kudeatuko ditu.
Baldintzak:
- Beharrezko prestakuntza: zuzendaritzako Idazkaritza edo antzekoa.
- Hizkuntza: ingeles maila (First Certificate edo baliokidea).
Baloratuko da:
- Antzeko lanpostuan izandako esperientzia.