Merkataritza Administraziorako Teknikaria. Erref. 2022214

22 Uztaila 2022

Azpeitian kokatutako enpresa batek pertsona bat behar du Merkataritza Administrazioko teknikari gisa lan egiteko.

Betebeharrak:

Eskaerak programa informatikoan (ERP) sartzea, eskaeren jarraipena egitea logistikako sailarekin.

Telefono bidezko arreta eta bezeroaren eta sail teknikoaren arteko lotura, galdetegiak, galdera teknikoak eta abar erantzuteko.

Eskaintzak egitea eta bezeroei bidaltzea.

Merkataritza-sailari edozein administrazio-zereginetan laguntzea.

Sailean aldaketak edo hobekuntzak egiteko proposamenak eskaintzea.

Prestakuntza:

Goi-mailako Lanbide Heziketa, EGA, logistika, idazkaritza, nazioarteko merkataritza edo antzekoa.

Hizkuntzak: Frantsesa eta ingelesa.

Baloragarria:

Gutxienez 5 urteko esperientzia administrazio-euskarrian eta salmenten back office-an.

  • Jatorria*: Iraurgi Berritzen
  • Argitalpen data*: Ostirala, 22 Uztaila 2022
  • info+:

    Link

Top