Merkataritza Administraziorako Teknikaria. Erref. 2022266

13 Urria 2022

Azpeitiko Astigarraga Kit Line enpresak pertsona bat behar du Merkataritza Administrazioko teknikari gisa lan egiteko.

Betebeharrak:

Eskaerak programa informatikoan (ERP) sartzea, eskaeren jarraipena egitea logistikako sailarekin.

Telefono bidezko arreta eta bezeroaren eta sail teknikoaren arteko lotura, galdetegiak, galdera teknikoak eta abar erantzuteko.

Eskaintzak egitea eta bezeroei bidaltzea.

Merkataritza-sailari edozein administrazio-zereginetan laguntzea.

Sailean aldaketak edo hobekuntzak egiteko proposamenak eskaintzea.

Prestakuntza:

Goi-mailako Lanbide Heziketa, EGA, logistika, idazkaritza, nazioarteko merkataritza edo antzekoa.

Hizkuntzak: Frantsesa.

Baloragarria:

Gutxienez 5 urteko esperientzia administrazio-euskarrian eta salmenten back office-an.

  • Enpresa: ASTIGARRAGA KIT LINE
  • Jatorria*: Iraurgi Berritzen
  • Argitalpen data*: Osteguna, 13 Urria 2022
  • info+:

    Link

Top