Finantza-Administrari Zuzendaria. Erref. 2022270

21 Urria 2022

Azpeitian kokatutako enpresa batek Finantza – Administrazioko zuzendari bat behar du.

Egitekoa:

  • Enpresaren baliabide ekonomikoak eta finantzarioak kudeatzea eta kontrolatzea, Plan Estrategikoan zehaztutako parametroen barruan, diruzaintzako fluxuak optimizatuz, eta enpresaren jarduera erraztuz kosta-, likidezia-, errentagarritasun- eta segurtasun-baldintza onenetan.
  • Administrazioari dagokionez, erakundea bera kontrolatzeko eta kudeatzeko beharrezkoa den informazioa ziurtatzen duten prozesuak garatzea eta gainbegiratzea.

Eskatzen da:

  • Goi-mailako unibertsitate-titulua, batez ere, Ekonomia edo Enpresen Administrazioa; Gradua Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan; Lizentziatura Ekonomia eta Enpresa Zientzietan. Bere funtzioaren espezializazio-ikasketak. Kontabilitateari, finantza-matematikari, merkataritza- eta zerga-legeriari, inbertsioen azterketari eta kapital-merkatuei buruzko ezagutzak.
  • Finantza-kudeaketan eta lidergo-postu batean esperientzia izatea.
  • Negoziatzeko gaitasuna eta lidergoa.
  • Erabakiak hartzeko gaitasun analitikoa duen pertsona dinamikoa.
  • Estrategia Orokorraren definizioan laguntzeko gaitasuna; malgutasuna; pentsamendu sintetikoa; ikuspegi estrategikoa; talde-lana.
  • Microsoft Office-ren aplikazioak menderatzea, informatika-ezagutzak.
  • Gidabaimena eta norberaren ibilgailua.

Eskaintzen da:

  • Lanaldi osoko lana.
  • Aldi baterako kontratua, enpresan sendotzeko aurreikuspenarekin.
  • Berehala lanean hastea.

Funtzioak:

Gerentziaren ikuskaritzapean:

  •      Enpresaren finantza-estrategia diseinatu, ezarri eta gainbegiratzea.
  •      Kontrol-jarduerak, aurreikusitako planen jarraipena, kontabilitatea, diruzaintza, barne-auditoretza eta finantza-analisia koordinatzea.
  •      Harremanak eta negoziazioak aurrera eramatea finantza-erakundeekin eta beste hornitzaile batzuekin.
  •      Konpainiaren helburuak lortzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak kudeatzea, finantza-fluxuak optimizatuz.
  •      Konpainiaren inbertsioak aztertu, definitu eta kudeatzea.

Kontuan hartuko da:

- Finantza eta Administrazio arloko master edo ikasketa osagarriak.

- Esperientzia/Ezagutza finantza-kudeaketan.

- Eremu/eskualdean bizitzea.

- Hizkuntzak jakitea.

  • Jatorria*: Iraurgi Berritzen
  • Argitalpen data*: Ostirala, 21 Urria 2022
  • info+:

    Link

Top