Domusa CALEFACCION, Koop. Urola eskualdean dagoen eta Mondragon Korporazioaren barruan dagoen kooperatibak, PROIEKTU-KUDEATZAILE postua bete behar du.
ESKATZEN DA:
- • Industria Ingeniaritzako unibertsitate-titulua.
- • Fabrikazio-prozesuetan ezagutzak izatea.
- • Lidergo eta pertsonen kudeaketarako gaitasuna.
- • Etengabe aldatzen ari den sektore baten erronkak onartzeko prestasuna.
ESKAINTZEN DA:
- • Hedapen prozesu betean dagoen enpresa sendo eta dinamiko baten kide izatea.
- • Kudeaketa-eredu aurreratua eta parte-hartzailea duen enpresa bateko kide izatea.
- • Kooperatiban bazkide gisa sartzeko aukera.
BETEBEHARRAK:
Produkzioko zuzendaritzaren ardurapean, hautatutako pertsonaren eginkizun nagusiak hauek izango dira:
- Muntaia saileko eguneroko fabrikazioa eta plangintza bete ahal izateko, 30 pertsona inguruko talde bat koordinatzea eta hauen trebakuntzaz arduratzea.
- Sailaren helburuak zehaztea eta hauen betetzearen jarraipena egitea.
- Produktu berrien merkaturatze prozesuan parte hartzea, proiektuetatik sortzen diren ekintzak kudeatuz.