Azpeitiko enpresa batek mekanikako langilea behar du biltegi eta erosketako lanak egiteko.
Ezinbestekoa:
- Mekanika alorreko goi-mailako ikasketak.
- Hizkuntzak: Ingelesa B2 maila.
- Alor honetan esperientzia izatea kontuan hartuko da.
Bestelako eskakizunak:
- Kudeaketa informatikorako tresna arruntak erabiltzeko erraztasuna (Outlook, Works, Excel, enpresako ERP).
- Plano mekanikoak interpretatzeko/ulertzeko gaitasun teknikoa.
- Hornitzaileekin, bezeroekin eta barneko lan-taldeekin modu eraginkorrean komunikatzeko gaitasuna.
- Egin beharreko zereginekiko erantzukizuna eta konpromisoa izatea.
Una empresa de Azpeitia necesita operaria/o de mecánica para realizar trabajos de almacén y compra.
Betebeharrak:
Biltegiko lanak:
- Materialen/ordezko piezen harrera eta erregistroa (jasotako materialen deskarga).
- Jasotako materialen berrikuspena eta balioztatzea (elementu komertzialak eta planoen arabera fabrikatutako piezak).
- Hornitzaileekiko intzidentzia/erreklamazio/ez-adostasunen kudeaketa.
- Bezeroentzako material/ordezko piezen bidalketak prestatzea (paketak prestatu, etiketatzea).
- Bezeroekin komunikazioa material/ordezko piezen bidalketarako.
- Garraiolarien kamioi/furgonetan materialak kargatzea.
- Bezero zein hornitzaileekin materialen bidalketa/garraioaren logistikaren kudeaketa.
- Prozeduren eta segurtasun-arauen jarraipena salgaiak manipulatzean eta hauen manipulaziorako tresna eta makineria erabiltzean ere.
- Martxan dauden erosketa-eskaeren jarraipena eta kontrola, entrega-epeak eta kalitate-eskakizunak betetzen direla bermatuz (martxan dauden bidalketen erreklamazioak, konfirmatu gabeko entrega-epeen jarraipena eta erreklamazioa...)
- Inbentarioak eta kontrola:
- Eskarien entrega daten jarraipena eta kontrola, atzeratutako eskarien erreklamazioak.
- Aldian-aldian biltegiko inbentarioak egitea.
- Erosketa-eskaerei eta bezero-eskaerei buruzko egoera-txostenak, entrega-egunak...
Erosketa lanak:
- Hornitzaileekin harremana erosketetarako eta inzidentzien erreklamaziorako.
- Materialen erosketa-eskaerak hornitzaileei bideratzea ERParen bitartez.