Hedapen-proiektuak zuzentzeko teknikari komertziala. Erref. 2023122

28 Apirila 2023

Licar Control Systems (www.licarsystems.com) Azpeitian dagoen enpresa bat da. Ibilgailu erdi astunentzako kontrol-sistema digitalak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu, eta merkataritza-profila duen pertsona bat behar du.
Enpresak gaur egun eskaintzen duen soluzioa LICAR AIR+ Esekidura Pneumatikoko Kit Digitala da, erabiltzailearen mugikorretik APPa garatuta maneiatzen den kontrol digitala. Espainiako merkaturako homologatuta dagoen produktua da.

Sartuko den pertsona LICAR AIR+ produktua hedatzeko proiektua zuzentzeaz arduratuko da, eta bazkideekin batera egin daitezkeen jarduerak jakinarazi eta proposatuko ditu.

EGINKIZUNAK:


- Produktuari buruzko prestakuntza.
- Marketin-plan bat diseinatzea, aplikatzea eta jarraipena egitea.
- Salmenta-bideak garatzea eta bezeroekin harremanetan jartzea.
- Azoketara joatea eta azokak prestatzea (irailean Parisko feriara joango gara).
- Beste herrialde batzuetarako produktuaren homologazioa eta produktu-markaren babesa.
- Enpresaren zabalkunde komertziala sustatzea eta egitea.

BALDINTZAK:

Merkataritza eta marketineko prestakuntza.

Dohain komertzial handiak.

Ingeles jariakorra.

  • Jatorria*: Iraurgi Berritzen
  • Argitalpen data*: Ostirala, 28 Apirila 2023
  • info+:

    Link

Top