Azpeitiko enpresa batek Giza Baliabide eta Lan Harremanetarako administrari teknikoa behar du. Honetarako ezinbestekoa da: Lan harremanetako diplomatura, lan harremanetako graduatua edo giza baliabideetako eta lan harremanetako gradua. Kontuan hartu da: Antzeko lanetan esperientzia izatea eta A3 nominak eta Gizarte Segurantzako aplikazioetan ezagutzak izatea.
Berehala lanean hasteko. Kontratu mugagabea.
Funtzioak:
- Gizarte Segurantzarekiko izapideak: alta-bajak eta Erregimen Orokorreko langileen, autonomoen eta etxeko langileen datuen aldaketa. - Kotizazio-fitxategiak eta CRA fitxategiak aurkeztea Siltr@ sistemaren bidez. - Prestazioen tramitazioa: seme-alaba adingabeak zaintzeagatiko ordainketa zuzenaren eskaera. - Delt@-n parteak jakinaraztea. - Erretiroko eta alarguntzako izapideak. - Lan-kontratuen jakinarazpena eta enpresa-ziurtagirien jaulkipena Kontrat@en bidez. Nominen kudeaketa eta ordainketa, GEROA, etab. |