Sarralle Taldeak Lanerako Arriskuen Prebentzioko teknikaria behar da.
Baldintzak:
Prestakuntza: Industria Ingeniaritza Teknikoa eta Laneko Arriskuen Prebentzioa (3 espezialitate) Masterra.
Esperientzia: gutxienez 3 urteko esperientzia antzeko funtzioak betetzen.
Hizkuntzak: ingelesa (B2 gutxienekoa); beste hizkuntza batzuk baloratzeko modukoak.
Bidaiatzeko prest egotea.
Eskumenak: Lidergoa; Talde-lana; Ekimena; Arazoak aztertzea eta ebaztea; Komunikatzeko gaitasuna; Planifikatzeko eta antolatzeko gaitasuna.
Betebeharrak:
- Prebentzio-kultura sustatzea eta bultzatzea.
- Osasunaren zaintza kudeatzea.
- Enpresa-jardueren koordinazioa.
- Segurtasun-, higiene-, ergonomia- eta psikosoziologia-espezialitateetako jarduera espezifikoak prestatzea (arriskuen ebaluazioak, neurketak, azterketa ergonomikoak, etab.).
- Istripuen ikerketan parte hartzea.
- Segurtasun-ikuskapenak eta prebentzio-oharrak.
- Langileentzako prestakuntza eta informazioa kudeatzea.
- Kudeaketa-sistematik eratorritako dokumentazioa kudeatzea (erregistroak, prozedurak eta jarraibideak).
- Neurri zuzentzaileak planifikatzen eta jarraitzen laguntzea.
- Lanpostuari dagokion beste edozein zeregin.