Elebazio tresneria berrikusi (kateak, eslingak, gantxoak, etab.) eta bizi-lerroen zein erorketen aurkako sistemak instalatu eta berrikusten dituen enpresa batek Azkoitia/Azpeitiko langilea behar du.
Lanpostu dinamikoa da, prestakuntza eta laguntza aldi baten ondoren, langilea zeregin horiek egiteko moduan egongo delarik.
Enpresa ibilgailua izango du, inguruan ditugun bezero desberdinen instalazioetara joateko.
Lanbide Heziketako prestakuntza, eskuzko lan-tresnak erabiltzeko trebetasuna, altuerako lanetan esperientzia edo prestakuntza eta erreminta ofimatikoen ezagutza baloratuko da.
Lanaldi osoa.