Print this page

Enpresen lan eskaintzak

Jarraian ikus ditzakezu gaur egun indarrean dauden enpresen lan eskaintzak eskualdean edo eskualdez kanpo.

Urola Erdia

  • Aho eta Hortz Higienista. Erref. 2025094
    Aho eta Hortz Higienista. Erref. 2025094
    Azpeitiko Hortz Klinika batek Higienista bat behar du lanaldi osoan aritzeko. Ezinbestekoa da Aho eta Hortz Higienistako Goi Mailako Zikloa izatea eta, gutxienez, 2 urteko esperientzia edukitzea. Ikasten jarraitzeko gogoa izatea kontuan hartuko da.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Osteguna, 13 Martxo 2025
    • info+:

      Link

  • Haragitegiko Langilea. Erref.: 2025095
    Haragitegiko Langilea. Erref.: 2025095
    Harategian lan egiteko prest? Pertsona bat behar da astelehenetik larunbat goizera harategian lan egiteko, gehienetan lanaldi jarraitua. Harategian lanean jardundakoa izatea baloratuko da. Ezinbestekoa da EUSKARAZ hitz egitea. Hasiera batean 6 hilabeteko kontratua, mugagabea izateko aukerarekin. Kontuan hartuko dira:  Lan taldean lan egiteko gaitasuna eta ikasteko gogoa.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Osteguna, 13 Martxo 2025
    • info+:

      Link

  • Gaueko Zaintzailea. Erref.: 2025092
    Gaueko Zaintzailea. Erref.: 2025092
    Azpeitiko familia batek gauek pertsona bat zaintzeko zaintzailea behar du. Ordutegia: 19:30-07:30k arte. Ezinbestekoa: Arreta ziurtagiria izatea eta euskara jakitea. Alor honetan esperientzia izatea kontuan hartuko da.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Asteartea, 11 Martxo 2025
    • info+:

      Link

  • Etxe Etxeko Laguntza Zerbitzurako Laguntzailea. Erref.: 2025093
    Etxe Etxeko Laguntza Zerbitzurako Laguntzailea. Erref.: 2025093
    Azpeitiako Etxez Etxe Laguntza zerbitzuan laguntzailea behar da baja batengatik ordezkapena egiteko. Lanaldia astelehenetik ostiralera. Soldata, hitzarmenaren araberakoa.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Asteartea, 11 Martxo 2025
    • info+:

      Link

  • Zerbitzaria. Erref.: 2025089
    Zerbitzaria. Erref.: 2025089
    Azpeitiko gozotegi batean lan egiteko Zerbitzaria behar da. Astean 20 orduko lana eta hilabetean 4 asteburuetatik 2 libre. Astelehen eta asteartetan ere libre. Antzeko lanetan esperientzia izatea kontuan hartuko da.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Astelehena, 10 Martxo 2025
    • info+:

      Link

  • B+G Teknikaria. Erref.: 2025090
    B+G Teknikaria. Erref.: 2025090
    Arlo teknikoan sartzeko Zuzendari teknikoaren mende, honako eginkizun nagusi hauek izango ditu:        Produktu berrien diseinua eta garapena.        Katalogoan dauden produktuak hobetzea.       Proiektu bakoitzaren bideragarritasuna eta produktu berrien ikerketa-, garapen- eta merkaturatze-prozesua ebaluatzea.       Produktuak garatzeko hornitzaile eta zentro teknologiko mota guztiekin harremanak izatea.       Merkatuaren joera berriak etengabe ikertzea.       Bezeroei laguntza teknikoa ematea. Baldintzak: Gradua Kimikan edo Ingeniaritza Kimikoan. Ezinbestekoa da ingelesa/frantsesa menperatzea. Ekimena duen pertsona, bezeroarekiko orientazio argia duena eta emaitzak lortzen dituena, baita taldean lan egiteko gaitasuna duena ere. Bidaiatzeko prestasuna.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Astelehena, 10 Martxo 2025
    • info+:

      Link

  • Produkzioko langilea. Erref.: 2025091
    Produkzioko langilea. Erref.: 2025091
    Azpeitiko enpresa batek pertsona bat behar du ontziratze-linearako. Baldintzak: LHI – EMLH edo LHII – GMLH titulazioa; orgen maneiua; inplikazioa; profesionaltasuna. Baloratu beharreko baldintzak: Azpeitian edo Azkoitian bizitzea. Behin-behineko kontratua. Funtzioak: Produktuak ontziratzea, iragaztea, fabrikazio-aginduak gauzatzea, paletetan jartzea.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Astelehena, 10 Martxo 2025
    • info+:

      Link

  • Informazioaren Segurtasuneko Arduraduna. Erref.: 2025085
    Informazioaren Segurtasuneko Arduraduna. Erref.: 2025085
    Informazioaren Segurtasuneko Arduraduna behar da. Ezinbestekoa: Industria Ingeniaritzako, Telekomunikazio Ingeniaritzako, Informatika Ingeniaritzako edo antzeko titulazioko unibertsitate-titulua behar da; Informazioaren segurtasunean gutxienez 4 urteko esperientzia egiaztatua izatea; Gidabaimena edukitzea eta Gipuzkoan bizitzea. Bere ardura izango da informazioaren segurtasunaren proiektua bere osoan gidatzea, eremu honetan adostutako neurrien ezarpena koordinatuz IT sistemen arduradunarekin eta erakundeko arlo guztietako gainerako arduradunekin.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Ostirala, 07 Martxo 2025
    • info+:

      Link

  • Datuen Analista. Erref.: 2025086
    Datuen Analista. Erref.: 2025086
    Datuen Analisia egiteko langilea behar da. Ezinbestekoak: Ingeniaritzako Unibertsitate Titulua edo adar teknikoetako Gradua behar da, bai eta datuen ustiapenean eta tratamenduan gutxienez 5 urteko esperientzia egiaztatua ere. BIko tresnak (PowerBi, Tableau, QlikView edo antzekoa) eta datuak tratatzeko programazio-lengoaia ezagutza (Python, Shell script, SQL edo antzekoak). Informazioa tratatzeko zerbitzua garatzeko, hobetzeko eta ustiatzeko proiektuaz arduratuko da, enpresako arlo guztiekin koordinatuta. Ezinbestekoa da gidabaimena. Gipuzkoan bizitzea.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Ostirala, 07 Martxo 2025
    • info+:

      Link

  • Lan Arriskuen Prebentzio teknikaria. Erref.: 2025087
    Lan Arriskuen Prebentzio teknikaria. Erref.: 2025087
    Arloko taldean integratuko da, eta gaur egungo teknikariarekin batera, langileen segurtasunarekin eta osasunarekin zerikusia duten jarduera guztien ardura hartuko du, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruz indarrean dagoen araudiaren esparruan. Baldintzak:       Laneko Arriskuen Prebentzioko Goi Mailako Teknikari titulua edo adar teknikoren bateko unibertsitate-titulua egiaztatu beharko du eta Segurtasuna, Higienea eta Ergonomia espezialitateetako masterra.       Lanpostuari dagozkion lanetan gutxienez 5 urteko esperientzia egiaztatua izatea, eta oso positiboki baloratuko da errepideen kontserbazioaren sektorean esperientzia izatea.       Ofimatikako ezagutza sendoak.       Gidabaimena.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Ostirala, 07 Martxo 2025
    • info+:

      Link

  • Errektifikatzaile Horizontaleko Langilea. Erref.: 2025088
    Errektifikatzaile Horizontaleko Langilea. Erref.: 2025088
    Azkoitiko enpresa batek esperientzia eta gaitasun handiko errektifikatzaile horizontaleko langile bat bilatzen du, bere ekoizpen-taldean sartzeko. Hautagai egokiak errektifikatzaile horizontalak operatu eta mantentzeaz arduratuko da, zehaztapen teknikoen arabera doitasun handiko piezak ekoizteko. Ezinbestekoa: Arlo honetan esperientzia izatea.   Kontuan hartuko dira: Errektifikazio-tekniken eta ebaketa-erreminten ezagutza sendoa izatea; Planoak eta zehaztapen teknikoak interpretatzeko gaitasuna izatea.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Ostirala, 07 Martxo 2025
    • info+:

      Link

  • Administraria. Erref. 2025084
    Administraria. Erref. 2025084
    Azpeitiko enpresa batek , administrari bat behar du. Lanaldi partziala (15 ordu astean) astelehenetik ostiralera, arratsaldez. Ezinbestekoa: Administrari alorreko Goi Mailako Lanbide Heziketa izatea eta arlo honetan esperientzia izatea.  Iniziatiba eta lanerako gaitasuna edukitzea eta ingurukoa izatea kontuan hartuko da.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Osteguna, 06 Martxo 2025
    • info+:

      Link

  • Ibilgailuen mekanikoa. Erref.: 2025081
    Ibilgailuen mekanikoa. Erref.: 2025081
    Azpeitiko enpresa batek ibilgailuen mekanikaria behar du. Honetarako ezinbestekoa da:       Gutxienez, Mekanikako Erdi Mailako ikasketak izatea.       Gutxienez, urte beteko lan esperientzia izatea.        B gida baimena izatea. Kontuan hartuko dira:       Puntualtasuna, seriotasuna eta lanerako-ikasteko gogoa izatea. Funtzioak:        Ibilgailuen konponketa orokorrak.        Ibilgailu, kamioi eta traktoreen gurpil, konponketa eta muntaia lanak.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Asteazkena, 05 Martxo 2025
    • info+:

      Link

  • Zerbitzari Laguntzailea. Erref. 2025082
    Zerbitzari Laguntzailea. Erref. 2025082
    Azpeitiko taberna batek zerbitzari laguntzaile bat behar du. Horretarako, ezinbestekoa da lanerako gogoa izatea. Denboraldi mugagabea, lan egiteko gogoa, erabateko prestasuna, lanaldi erdia edo gehiagoko kontratua. Aurrera begira negozioa eskualdatzeko aukera.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Asteazkena, 05 Martxo 2025
    • info+:

      Link

  • Odontologoa. Erref. 2025083
    Odontologoa. Erref. 2025083
    Eskualdetik gertu kokatutan dagoen Odontologo zentro batek odontologoa behar du. Ezinbestekoa: Odontologiako gradua edo lizentziatura izatea. Euskara jakitea kontuan hartuko da.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Asteazkena, 05 Martxo 2025
    • info+:

      Link

  • Administrari Teknikaria. Erref.: 2025079
    Administrari Teknikaria. Erref.: 2025079
    Zestoan kokatutako enpresak Administrazio teknikaria behar du baja bat kubritzeko eta lanaldi osoan aritzeko. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:00 – 17:00. Betebeharrak:  Administrazio lanak, albaran eta faktura kudeaketa, telefono arreta. Baldintzak: Administraritzako Goi Mailako Lanbide Heziketa.
    • Enpresa: PUNTEADOS DE PRECISIÓN GOIALDE, S.L.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Astelehena, 03 Martxo 2025
    • info+:

      Link

  • Ogi banatzailea. Erref. 2025080
    Ogi banatzailea. Erref. 2025080
    Azpeitiako okindegi batean goizetan, denda eta jatetxetan, ogia banatzeko langilea behar da berehala hasteko. Ezinbestekoa: Gida baimena eta ibilgailua izatea. Banaketa lanak goizeko 5:00tatik eguerdiko 13:00tara egiten dira eta dendan lanak egin behar direnean 14:00tatik 20:00tara.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Astelehena, 03 Martxo 2025
    • info+:

      Link

  • Produktu Freskoen Saltzailea. Erref.: 2025074
    Produktu Freskoen Saltzailea. Erref.: 2025074
    Astean 28 ordu lan egiteko Produktu freskoen saltzailea behar da Azkoitian. Honetarako beharrezkoa da, pertsona dinamikoa, arduraduna, lanerako gogoz eta talde lanerako gaitasuna izatea. Antzeko lanetan esperientzia izatea kontuan hartuko da. Luzerako kontratua.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Asteazkena, 26 Otsaila 2025
    • info+:

      Link

  • Asteburutako Zerbitzaria. Erref.: 2025075
    Asteburutako Zerbitzaria. Erref.: 2025075
    Azpeitiko taberna batean asteburuetan lan egiteko zerbitzaria behar da. Ordutegia: 12:00-19:00 bitartean. Kontuan hartuko da aurretik zerbitzari moduan lan egiten izana.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Asteazkena, 26 Otsaila 2025
    • info+:

      Link

  • Sukaldaria. Erref.: 2025076
    Sukaldaria. Erref.: 2025076
    Elgoibarko egoitza batek sukaldaria behar du 48 egoiliarrentzat. Menua antolatuta dago: Basala, túrmix, biguna, etab.  %60 kontratua. Baja bat betetzeko baina etorkizuna begira,  kontuan edukiko da  beharrak betetzeko eta baita behin betiko lanpostuetan ere. Ordutegia txandaka (Goizez: 8:00-14:00; Arratsaldea: 17:30-21:00) edo goiz eta arratsaldez. Bere ohiko lanez gain, honakoak ere egingo ditu: APPCC erregistroak bete Eskaerak egin Inbentarioa egin.  Ezinbestekoa: Antzeko lanetan esperientzia.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Asteazkena, 26 Otsaila 2025
    • info+:

      Link

  • Muntatzaile Mekanikoa. Erref.: 2025077
    Muntatzaile Mekanikoa. Erref.: 2025077
    Biele Group enpresa erronkak gustatzen zaizkien Muntatzaile Mekanikoen bila dabil. Ezinbestekoa: Lanpostuari lotutako goi-mailako ikasketak; Ingelesa: B2 maila; Kanpora joateko prestutasuna. Alor honetan esperientzia izatea kontuan hartuko da. Lanaldi zaitua.
    • Enpresa: BIELE GROUP
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Asteazkena, 26 Otsaila 2025
    • info+:

      Link

  • Muntatzaile Elektrikoa. Erref.: 2025078
    Muntatzaile Elektrikoa. Erref.: 2025078
    Biele Group enpresa erronkak gustatzen zaizkien Muntatzaile Elektrikoen bila dabil. Ezinbestekoa: Lanpostuari lotutako goi-mailako ikasketak; Ingelesa: B2 maila; Kanpora joateko prestutasuna. Alor honetan esperientzia izatea kontuan hartuko da. Lanaldi zaitua.
    • Enpresa: BIELE GROUP
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Asteazkena, 26 Otsaila 2025
    • info+:

      Link

  • Banaketarako Langilea. Erref. 2025072
    Banaketarako Langilea. Erref. 2025072
    Herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatu asmoz, proiektu berri eta interesgarri bat abian jartzera doa Azkoitian. Herrixen merkatari elkarteak banatzailea behar du lanaldi erdirako, herrian egiten diren erosketen banaketak egiteko. Baldintzak:      Euskalduna izatea, Azkoitikoa (lehenetsiko da).       Gida baimena.       Ordenagailua eta sare sozialak menperatzea.       Banaketan esperientzia.       Jendearekin komunikatzea gustuko izatea.
    • Enpresa: HERRIXEN MERKATARI ELKARTEA
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Osteguna, 20 Otsaila 2025
    • info+:

      Link

  • Biltegi eta Erosketa Arduraduna. Erref. 2025069
    Biltegi eta Erosketa Arduraduna. Erref. 2025069
    Zestoan dagoen enpresak biltegiko eta erosketetako arduradun bat behar du. Baldintzak: Biltegia eta logistika kudeatzeko prestakuntza eta esperientzia; ingelesa. Talde txikiak gidatzen esperientzia izatea baloratuko da; baita burdindegi industrialaren sektorean esperientzia izatea eta biltegiko makineria maneiatzen jakitea ere.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Asteartea, 18 Otsaila 2025
    • info+:

      Link

  • Autobus gidaria. Erref. 2025070
    Autobus gidaria. Erref. 2025070
    Eskualdean autobus gidaria behar da zerbitzu erregularrean eta diskrezionalean aritzeko. Ezinbestekoa da D gida baimena eta CAP edukitzea eta euskara jakitea baloratuko da.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Asteartea, 18 Otsaila 2025
    • info+:

      Link

  • Biltegiko Langilea. Erref.: 2025052
    Biltegiko Langilea. Erref.: 2025052
    Azpeitiko enpresa batek biltegian lan egiteko langilea behar du. Muntaia-lineara igarotzeko materiala jasotzeaz, prestatzeaz eta kudeatzeaz arduratuko da, baita gure bezeroei bidaltzeko materiala prestatzeaz ere. Ezinbestekoa da ofimatikako tresnen oinarrizko ezagutzak izatea eta biltegia kudeatzeko sistema digitalekin eta beste tresna teknologiko batzuekin eraginkortasunez jarduteko gaitasuna izatea. Antzeko lanetan izandako esperientzia baloratuko da. Eskualdean bizitzea hartuko da kontuan.  
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Osteguna, 13 Otsaila 2025
    • info+:

      Link

  • Administraria eta Harrerako Langilea. Erref.: 2025055
    Administraria eta Harrerako Langilea. Erref.: 2025055
    Azpeitiko enpresa batek Administraria eta Harrerako langilea behar du. Ezinbestekoa: Zuzendaritzako Laguntzailea edo Administraritzako edo ikasketak izatea eta, gutxienez, ahozko INGELESA menperatzea; Antzeko  lanetan esperientzia izatea.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Osteguna, 13 Otsaila 2025
    • info+:

      Link

  • Iturgina. Erref. 2025064
    Iturgina. Erref. 2025064
    B gidabaimena eta inguruan bizi diren pertsonak behar dira iturgin gisa obra berrian lan egiteko. Horretarako, 60 orduko LAP ikastaroa izatea, iturgin gisa prestakuntza eta esperientzia izatea eta euskaraz hitz egiten jakitea baloratuko da.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Osteguna, 13 Otsaila 2025
    • info+:

      Link

  • Haur eta nerabeentzako harrera pisurako Gizarte-Hezitzailea. Erref.: 2025061
    Haur eta nerabeentzako harrera pisurako Gizarte-Hezitzailea. Erref.: 2025061
    Hezitzaile bila gabiltza harrera-pisuko hezitzaileen ordezkapenak eta baimenak betetzeko, oinarrizko tutoretza- edo gizarte- eta hezkuntza-lana egiteko edo/eta hari laguntzeko: haurraren edo nerabearen zuzeneko arreta, zaintza, orientazioa eta laguntza. Horretarako, beharrezkoa da gizarte-hezkuntzako Gradua izatea edo hezkuntza-zientzien eta gizarte-zientzien adarrean Gradua edukitzea.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Asteazkena, 12 Otsaila 2025
    • info+:

      Link

  • Haur eta nerabeentzako harrera pisurako Gizarte Integratzailea. Erref.: 2025062
    Haur eta nerabeentzako harrera pisurako Gizarte Integratzailea. Erref.: 2025062
    Gizarte-integratzaile bila gabiltza, harrera-pisuan dauden hezitzaileen ordezkapenak eta baimenak betetzeko, oinarrizko gizarte- eta hezkuntza-lana egiteko eta/edo zeregin horri laguntzeko: haurraren edo nerabearen zuzeneko arreta, zaintza, orientazioa eta laguntza. Horretarako, beharrezkoa da gizarteratzean edo antzekoan goi-mailako teknikariaren lanbide-heziketa edukitzea.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Asteazkena, 12 Otsaila 2025
    • info+:

      Link

  • Metalezko Egituren Pintorea. Erref.: 2025059
    Metalezko Egituren Pintorea. Erref.: 2025059
    Azpeitia kokatutako enpresak Metalezko Egituren pintaketarako langilea behar du. Ezinbestekoa: Metalezko egituren pintore lanetan esperientzia izatea. Kontutan hartuko da: Metal-arotzeriako eta pinturako zikloan prestakuntza izatea. Eskaintzen da: Kontratu mugagabea.
    • Enpresa: IRIARTE MANUTENCION S.L
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Asteazkena, 12 Otsaila 2025
    • info+:

      Link

  • Mig-Mag Soldatzailea. Erref.: 2025060
    Mig-Mag Soldatzailea. Erref.: 2025060
    Azpeitiko enpresak esperientzia duen soldatzaile bat behar du. Ezinbestekoa da PLANOAK INTERPRETATZEN jakitea. Soldadurako goi-mailako prestakuntza-zikloko prestakuntza izatea baloratuko da. Lanaldi zatituko kontratu mugagabea eskaintzen da.
    • Enpresa: IRIARTE MANUTENCION S.L
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Asteazkena, 12 Otsaila 2025
    • info+:

      Link

  • Zerbitzaria. Erref. 2025053
    Zerbitzaria. Erref. 2025053
    Azpeitiako taberna batek zerbitzaria behar du lanaldi osoan  edo lanaldi erdian aritzeko, aukeran. Lanaldi erdiko ordutegia: Txandakoa. Goizez,10:00-14:00 eta arratsaldez, 18:30-22:30. Zerbitzari lanetan esperientzia izatea, euskara jakitea eta inguruan bizitzea kontuan hartuko da.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Astelehena, 10 Otsaila 2025
    • info+:

      Link

  • Muntatzaile Mekanikoa. Erref. 2025054
    Muntatzaile Mekanikoa. Erref. 2025054
    Industria sektoreko mekanikaren mundua gustuko duzu eta erronka profesional berriei aurre egin nahi diezu? Gaindu, batez ere, automozioaren sektorerako makineria berezia diseinatu eta fabrikatzen duen ingeniaritza da. Elgoibarren (Gipuzkoa) kokatuta, Inzu Group euskal industria-taldeko kide gara. Hainbat sektore eta teknologiatan oso espezializatuta dauden 12 enpresak osatzen dute talde hori. Makinen diseinatzaileak eta fabrikatzaileak gara, gure bezeroen fabrikazio-beharretan oinarritutako ingeniaritza-soluzioak eskaintzen ditugu, ekoizpen-sistema aurreratuetarako partner bihurtuz. Ikasketa: Mantenu, Mekatronia edo antzeko Erdi edo Goi Mailako LH. Betebeharrak:       Gehigarri-makinaren egiturak, ardatzak, mugimendu-sistemak, buruak eta beste funtsezko osagai batzuk muntatzea.       Fabrikazio gehigarriko prozesuetarako pieza espezifikoak integratzea.       Eskuzko erremintak eta erreminta elektrikoak erabiltzea elementu mekanikoak mihiztatzeko eta finkatzeko.       Akats mekanikoak diagnostikatzea eta konpontzea.       Sail elektrikoekin, fluidoekin eta doikuntzarekin koordinatzea, sistemen integrazio optimoa bermatzeko.       Kalitatea bermatzea mihiztatze- eta fabrikazio-prozesu osoan, ikuskapenak barne. Hizkuntzak: Ingelesa maila ertaina. Baliogarria:        Nazioarteko egonaldia balora daiteke.       Pertsona proaktiboa, bezeroari zuzendua, konprometitua eta arduratsua, modu autonomoan nahiz taldean lan egiteko gaitasuna duena.       Batez beste, astean behin/hilean bidaiatzeko prestasuna.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Astelehena, 10 Otsaila 2025
    • info+:

      Link

  • Fisioterapeuta. Erref.: 2025048
    Fisioterapeuta. Erref.: 2025048
    Azkoitiko fisioterapia eta osteopatia zentroak fisioterapeuta bat behar du. Ezinbestekoa Fisioterapeutako ikasketak izatea. Kontuan hartuko dira: Esku terapian, batik bat, osteopatian eta pediatrian egindako ikasketak edo arlo honetako bestelako formakuntzak.
    • Enpresa: LIROA FISIOTERAPIA
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Osteguna, 06 Otsaila 2025
    • info+:

      Link

  • Back Office Export . Erref.: 2025047
    Back Office Export . Erref.: 2025047
    Industria-enpresa sendoa, finkatua, nazioartekotua eta esportatzeko gaitasun handikoa, Back Office Export lanpostua bete behar du. Gure taldearekin bat egiteko aukera paregabea eskaintzen dizugu. Baldintzak: Prestakuntza ADEn, logistikan, idazkaritzan, nazioarteko merkataritzan edo antzekoetan. Frantsesa, ingelesa eta alemana erdi maila. Betebeharrak: Eskaeren jarraipena: eskabideen egoera kudeatzea, jasotzen direnetik entregatzen diren arte. Koordinazio logistikoa: garraio-sailarekin lankidetza estuan lan egitea, bidalketak modu eraginkorrean eta ezarritako epeak betez egiten direla ziurtatzeko. Bezeroarentzako arreta: bezeroei eskaerei buruzko laguntza ematea, kontsultei erantzunez eta esportazio-prozesuan sor daitezkeen arazoak konponduz. Sailen arteko lankidetza: beste sail batzuekin batera lan egitea, hala nola salmentak, fabrikazioa eta finantzak, guztiak lerrokatuta daudela eta informazioa modu eraginkorrean dabilela bermatzeko.
    • Enpresa: Astigarraga Kit Line S.L.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Asteartea, 04 Otsaila 2025
    • info+:

      Link

  • Biltegiko Arduraduna. Erref.: 2025045
    Biltegiko Arduraduna. Erref.: 2025045
    Eskualdeko enpresa honek Biltegiaren kudeaketa eta bertako lan taldearen arduradun gisa lan egiteko ingeniaritza ikasketak dituen langilea behar du. Lan taldeaz arduratzeaz gain, biltegi informatizatuaren softwarea daramatenekin hitz egiteko eta sistema ulertzeko gaitasuna ezinbestekoa da. Antzeko lanetan esperientzia izatea beharrezkoa da. Ingeleseko ezagutzak izatea baloratuko da.
    • Enpresa: SAMMIC, S.L
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Astelehena, 03 Otsaila 2025
    • info+:

      Link

  • Artapen eta mantenu langilea. Erref.: 2025044
    Artapen eta mantenu langilea. Erref.: 2025044
    Inguruko enpresa batean Artapen eta mantenu langilea behar da. Betebeharrak: Errepidetako mantenuari dagozkion zereginak. Gutxieneko formakuntza Erdi Mailako Zikloa, Lanbide Heziketa 1 maila edo parekoa. B gida baimena eta ibilgailu propioa. Kontuan hartuko da: C gida baimena izatea esperientziarekin. Urolan edo Deba Garaia zonaldean bizitzea. Oinarrizko ezagutzak lan zehatzen batetan (margolaritza, igeltserotza, iturgintza…) eta oinarrizkoa automobilen mekanikaren inguruan. Tresnen erabilera: motozerra, desbrozadora, rotaflex-a,… Soldatze lanak. Landare-osasunerako produktuen erabilera. Errepideen seinaleztapen edota mantenuarekin zerikusia duten zereginetan lan esperientzian. Sentsibilitatea lan arriskuen prebentzioan. Euskara ahozkoa.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Astelehena, 03 Otsaila 2025
    • info+:

      Link

  • Sukaldaria - Sukaldari Laguntzailea. Erref. 2025040
    Sukaldaria - Sukaldari Laguntzailea. Erref. 2025040
    Azpeitiko taberna batek zerbitzari laguntzaile bat behar du. Horretarako, ezinbestekoa da lanerako gogoa izatea. Denboraldi mugagabea, lan egiteko gogoa, erabateko prestasuna, lanaldi erdia edo gehiagoko kontratua. Aurrera begira negozioa eskualdatzeko aukera.
    • Jatorria: Iraurgi Berritzen
    • Argitalpen data: Asteartea, 28 Urtarrila 2025
    • info+:

      Link

Eskualdez kanpo