Print this page

Sartu

Sartu irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta gizarte-zerbitzuen, enpleguaren eta formazioaren sektorean dihardu gizarte-desabantailan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetzeko;

horretarako, hala eskatzen duten pertsonengan eta gizartean behar diren aldaketak sustatzen ditugu eta erkidego integratzaileak sortzen laguntzen dugu. Hori guztia lortzeko, honelako zerbitzuak jartzen ditugu abian: enplegurako orientazioa, enplegurako formazioa, bitartekaritza, gizarteratzeko enpresak, etab.

 

 

Helbideak:
Agerritorre, 6. 20870 Elgoibar. Telf: 943748597
Paseo Bizkaia. 15-16 20010 Donostia. Telf: 943472426

ORIENTAZIO ESPEZIALIZATUA

Lanbide bitartez (BateginGipuzkoa agrupazioa kudeaketaz) desbantaila edota gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonentzako zuzenduta dagoen zerbitzu berezi bat da, pertsonen lana bilatzeko gaitasun eta konpetentziak hobetzeko helburuarekin, beti modu pertsonalizatuan.

  • Helburu orokorra: Pertsonen baliabide pertsonal eta profesionalak ezagutu, lan munduan satzeko aukerak gehituz eta norberaren autonomia areagotuz.
  • Zeini Zuzenduta: Gizarte-bazterketako egoeran, baztertuta geratzeko arriskuan edo bestelako desbantaila egoeretan dauden pertsonak.
  • Zelan sartu: Lanbideko enplegu-bulegotik bideratuta
  • Lantzen ditugun ekintzak/ zerbitzuak:

1. Enplegarritasun balorazioa, (pertsonalaeta profesionala)

    • Autoebaluazio bat egin, gaitasunak, abileziak, trebetasunak, prestakuntza... ezagutu eta interesak zehazteko.
    • Lana zer lanpostutan bilatu nahi dugun zehazten lagunduko digu.

2. Lan bat lortzeko ekintzen planifikazioa.

    • Kurrikuluna, aurkezpen gutuna, elkarrizketa prestatu, norberaren hautagaitza, enpresen informazioa bilatu, IKTak enplegua bilatzeko, sare-sozialak...
  1. Pertsonaren profil-profesionala egokitutako ikastaroen informazioa zabaldu

4. Gaitasun profesionalak eta komunikazioa landu

5. Enplegu eta prestakuntzarako dauden zerbitzuen informazioa gerturatu