Azpeitian kokatuta eta sektorean liderra den enpresa industrialak honako profil hau behar du:
IT INFORMATIKA-ARDURADUNA.
Baldintzak:
- Informatika Ingeniaritzako gradua edo antzekoa.
- Gutxieneko esperientzia: 5 urte baino gehiago industria-enpresan, ERPko software-garapeneko ingeniari gisa, eta beste modulu batzuekin integratuta (CRM, SGA, TicketBai, Scada, etab.).
- SQL server programazio-lengoaiak, Cosmos, Oracle, C++, Visual Basic, .net.
- Sistemak: zerbitzari birtualak, VCenter,VMmare.
- Ofimatika: Excel aurreratua, PowerBi.
Baloratuko da:
- Iniziatiba, prozesuen analisia eta talde-lanerako gaitasuna, helburuak lortzeko plangintza eta antolamendua.
- Ahozko eta idatzizko ingelesa.
Eskaintzen da:
- Merkatuan liderra den enpresa-talde industrialean sartzea eta garatzea.
- Kontratu mugagabea.
- Soldata konpetitiboa: Soldata-ordainsari zehatza izangaiek emandako esperientzia espezifikoaren proportzioan oinarrituko da.
- Telelana egiteko aukera.
Funtzioak:
Softwarea eta integrazioak mantentzeko eta garatzeko arduraduna izango da:
- ERP modulu finantzarioak, komertzialak, ekoizpena, garraioa, CRM, TicketBai/SII, SGA, produkzio-planifikatzailea, scada, estraneta.
- Hardwarea kanpoko hornitzaileen laguntzarekin mantentzea.
- ERPak hobetzea, arauak egokitzea eta kanpoko datu-baseak migratzeko proiektuak.