Enplegukolorea

Muntatzaile Mekanikoa. Erref. 2025054

10 Otsaila 2025

Industria sektoreko mekanikaren mundua gustuko duzu eta erronka profesional berriei aurre egin nahi diezu? Gaindu, batez ere, automozioaren sektorerako makineria berezia diseinatu eta fabrikatzen duen ingeniaritza da. Elgoibarren (Gipuzkoa) kokatuta, Inzu Group euskal industria-taldeko kide gara. Hainbat sektore eta teknologiatan oso espezializatuta dauden 12 enpresak osatzen dute talde hori. Makinen diseinatzaileak eta fabrikatzaileak gara, gure bezeroen fabrikazio-beharretan oinarritutako ingeniaritza-soluzioak eskaintzen ditugu, ekoizpen-sistema aurreratuetarako partner bihurtuz.

Ikasketa: Mantenu, Mekatronia edo antzeko Erdi edo Goi Mailako LH.

Betebeharrak:

  •       Gehigarri-makinaren egiturak, ardatzak, mugimendu-sistemak, buruak eta beste funtsezko osagai batzuk muntatzea.
  •       Fabrikazio gehigarriko prozesuetarako pieza espezifikoak integratzea.
  •       Eskuzko erremintak eta erreminta elektrikoak erabiltzea elementu mekanikoak mihiztatzeko eta finkatzeko.
  •       Akats mekanikoak diagnostikatzea eta konpontzea.
  •       Sail elektrikoekin, fluidoekin eta doikuntzarekin koordinatzea, sistemen integrazio optimoa bermatzeko.
  •       Kalitatea bermatzea mihiztatze- eta fabrikazio-prozesu osoan, ikuskapenak barne.

Hizkuntzak: Ingelesa maila ertaina.

Baliogarria: 

  •       Nazioarteko egonaldia balora daiteke.
  •       Pertsona proaktiboa, bezeroari zuzendua, konprometitua eta arduratsua, modu autonomoan nahiz taldean lan egiteko gaitasuna duena.
  •       Batez beste, astean behin/hilean bidaiatzeko prestasuna.
  • Jatorria*: Iraurgi Berritzen
  • Argitalpen data*: Astelehena, 10 Otsaila 2025
  • info+:

    Link

Top