BERRIAK (284)
Azkoitiko Julio Urkijo kaleko Lokal Komertziala alokatzeko aukera.
Kontaktua: 688 626 453
Zestoako MOLLERGI taberna-jatetxea traspasatzen da. Ondo funtzionatzen ari den negozioa da. Jarduera: Edariak, aperitiboak, tapak, razioak, ogitartekoak eta prestatutako janariak ematen dituen establezimendua.
Informazio gehiagorako: 626 731 604 Ander Etxeberria.
EGOkITU (Euskal Gazteen OrientazioraKo Ikastaroa.Talentoa Unibertsitatean) Udako Campusa UPV/EHU eta Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako jarduera da.
Ikasle gazteei zuzendutako UPV/EHUko Udako Campusari esker Unibertsitate eta lanbide-mundura modu ludikoan hurbildu ahal izango zara.
Lehen eskutik frogatu eta egiaztatu ahal izango duzu arkitektura, informatika, ingeniaritza, kimika, ekonomia eta enpresa, zuzenbide, kriminologia eta osasun zientzien munduan nola moldatzen zaren.
Azpeitiko Perez Arregi kaleko HAURTXOA denda traspasatu edo lokala alokatu egiten da.
Bere jarduera Haurrentzako Arropan salmenta da.Informazio gehiagorako, deitu 943 81 69 79 edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
III Enplegu feria ospatuko da maiatzaren 9 eta 10ean Gipuzkoako Bazkundean. Langile berriak kontratatzeko interesa duten Gipuzkoako enpresen eta lan bila dabiltzan pertsonen arteko topagunea izatea du helburu. Gainera, aurten I Mugikortasun Feria antolatuko da eta bertan Europar Batasunean praktikak egiteko aukera eskainiko da.
Azpeitiko IGAN Etxeko Gauzak denda traspasatzen da.Bere jarduera etxeko gauzak eta dekorazio artikuloen salmenta da. Informazio gehiagorako, deitu 943080374 edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. emailera.
IDEIATIK ENPRESARA tailerraren 8. Edizioan izen emateko epea zabalik da. Prestakuntza buruan ideia edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago. Bertan, ekintzaileak proiektuaren bideragarritasuna aztertzeaz gain, negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren pausuak ezagutuko ditu.
Urolanprest Gunea, osatzen duten Urola Erdiko Enplegu eta Prestakuntza eragileak eta udal ordezkariak bildu dira Azpeitian, urtarrilak 31ean Iraurgi Berritzenek koordinatuta.
Urolanprest Gunearen helburua, Urola Erdiko enplegua, orientazioa eta lan-prestakuntzarako eragileen eskaintza bateratua eta eguneratua jasotzeko topagunea elikatu, kudeatu eta eragileekin koordinatzea da, eragileen ikuspegitik behar amankomunen arabera proiektuak garatzeko.
Azkoitiko DANETIK denda traspasatu egiten da bere nagusia jubilatu egiten delako. Ondo funtzionatzen ari den negozioa da.
Bere jarduera denetariko produktuen salmenta da, goxokientzako txokoa ere baduelarik.
Informazio gehiagorako: 943 85 33 54
5 hilabeteko prestakuntza ibilbidea izango da eta partaideek “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” izeneko prestakuntza-ziurtagiria eskuratuko dute.