Zestoako Danbolin kultur elkartea kudeatzeko pertsona baten bila gabiltza. Lanpostuaren zereginak nagusiak, kolaboratzaile-taldearen kudeaketa, administrazio orokorra eta aldizkariaren koordinazioa eta banaketa izango dira. Halaber, publizitate-kudeaketaren eta tokiko eragileekin egindako proiektuetan parte hartzearen arduraduna izango da. Ezinbestekoa da idazteko trebetasunak izatea. Lanaldia sei ordukoa izango da eta ordutegi malgua izango du, hilean bi asteburu barne. Lana urtarrilaren 1ean hasiko da Zestoako Kultur Etxean.
Ezinbestekoa:
Gidabaimena izatea beharrezkoa izango da lanpostu honetarako.
Kontuan hartuko dira:
- Zestoarra izatea edo Zestoa ezagutzea.
- Kazetaritza, komunikazioa edo pareko ikasketak edota kazetari gisa esperientzia izatea
- EGA edo baliokidea.
- Izaera dinamikoa.
- Danbolinen eta herriko taldeetan parte hartu izana.
- Sare sozialak menderatzea.
- Ezagutzak: Argazkilaritza edo/eta bideogintza, Photoshop, Premier, Quark, InDesign…