Jarraian ikus ditzakezu gaur egun indarrean dauden enpresen lan eskaintzak eskualdean edo eskualdez kanpo.
Urola Erdia
-
Back Office Export . Erref.: 2025047Industria-enpresa sendoa, finkatua, nazioartekotua eta esportatzeko gaitasun handikoa, Back Office Export lanpostua bete behar du. Gure taldearekin bat egiteko aukera paregabea eskaintzen dizugu. Baldintzak: Prestakuntza ADEn, logistikan, idazkaritzan, nazioarteko merkataritzan edo antzekoetan. Frantsesa, ingelesa eta alemana erdi maila. Betebeharrak: Eskaeren jarraipena: eskabideen egoera kudeatzea, jasotzen direnetik entregatzen diren arte. Koordinazio logistikoa: garraio-sailarekin lankidetza estuan lan egitea, bidalketak modu eraginkorrean eta ezarritako epeak betez egiten direla ziurtatzeko. Bezeroarentzako arreta: bezeroei eskaerei buruzko laguntza ematea, kontsultei erantzunez eta esportazio-prozesuan sor daitezkeen arazoak konponduz. Sailen arteko lankidetza: beste sail batzuekin batera lan egitea, hala nola salmentak, fabrikazioa eta finantzak, guztiak lerrokatuta daudela eta informazioa modu eraginkorrean dabilela bermatzeko.
- Enpresa: Astigarraga Kit Line S.L.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Asteartea, 04 Otsaila 2025
- info+:
-
Biltegiko Arduraduna. Erref.: 2025045Eskualdeko enpresa honek Biltegiaren kudeaketa eta bertako lan taldearen arduradun gisa lan egiteko ingeniaritza ikasketak dituen langilea behar du. Lan taldeaz arduratzeaz gain, biltegi informatizatuaren softwarea daramatenekin hitz egiteko eta sistema ulertzeko gaitasuna ezinbestekoa da. Antzeko lanetan esperientzia izatea beharrezkoa da. Ingeleseko ezagutzak izatea baloratuko da.
- Enpresa: SAMMIC, S.L
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Astelehena, 03 Otsaila 2025
- info+:
-
Artapen eta mantenu langilea. Erref.: 2025044Inguruko enpresa batean Artapen eta mantenu langilea behar da. Betebeharrak: Errepidetako mantenuari dagozkion zereginak. Gutxieneko formakuntza Erdi Mailako Zikloa, Lanbide Heziketa 1 maila edo parekoa. B gida baimena eta ibilgailu propioa. Kontuan hartuko da: C gida baimena izatea esperientziarekin. Urolan edo Deba Garaia zonaldean bizitzea. Oinarrizko ezagutzak lan zehatzen batetan (margolaritza, igeltserotza, iturgintza…) eta oinarrizkoa automobilen mekanikaren inguruan. Tresnen erabilera: motozerra, desbrozadora, rotaflex-a,… Soldatze lanak. Landare-osasunerako produktuen erabilera. Errepideen seinaleztapen edota mantenuarekin zerikusia duten zereginetan lan esperientzian. Sentsibilitatea lan arriskuen prebentzioan. Euskara ahozkoa.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Astelehena, 03 Otsaila 2025
- info+:
-
Egur Makinetako langilea. Erref.: 2025046Azpeitiko enpresa industrial batek egur makinetan esperientzia duen eta lan egiteko gogoa duen pertsona bat behar du. Baldintzak: Egur makinetan esperientzia; Lan egiteko gogoa.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Astelehena, 03 Otsaila 2025
- info+:
-
Soldatzailea. Erref.: 2025042Inguruko enpresa batek Soldatzailea behar du. Ezinbestekoa da Soldadura esperientzia izatea eta planoak irakurtzen jakitea kontuan hartuko da. Soldadura alorrarekin lotutako ikasketak izatea ere baloratuko dira.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Asteazkena, 29 Urtarrila 2025
- info+:
-
Zerbitzari Laguntzailea. Erref. 2025039Azpeitiko taberna batek zerbitzari laguntzaile bat behar du. Horretarako, ezinbestekoa da lanerako gogoa izatea. Denboraldi mugagabea, lan egiteko gogoa, erabateko prestasuna, lanaldi erdia edo gehiagoko kontratua. Aurrera begira negozioa eskualdatzeko aukera.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Asteartea, 28 Urtarrila 2025
- info+:
-
Sukaldaria - Sukaldari Laguntzailea. Erref. 2025040Azpeitiko taberna batek zerbitzari laguntzaile bat behar du. Horretarako, ezinbestekoa da lanerako gogoa izatea. Denboraldi mugagabea, lan egiteko gogoa, erabateko prestasuna, lanaldi erdia edo gehiagoko kontratua. Aurrera begira negozioa eskualdatzeko aukera.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Asteartea, 28 Urtarrila 2025
- info+:
-
Zerbitzaria. Erref. 2025041Azkoitiko jatetxe batek Zerbitzaria behar du. Ezinbestekoa: Arlo honetan esperientzia izatea eta kontuan hartuko da euskaraz hitz egiten jakitea. Ordutegia: 2 aste goizez (9:00 – 16:00) eta beste 2 arratsaldez ( 19:00-22:00). Astean zehar 2 egun jai eta hilabetean zehar asteburu bat jai.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Asteartea, 28 Urtarrila 2025
- info+:
-
Egur Makina CNCko langilea. Erref. 2025036Azpeitiako enpresa batek Egur Makina CNCan aritzeko langilea behar du. Alor honetako esperientzia edo Erdi edo Goi formakuntza izatea kontuan hartuko da. Lanerako jarrera egokia ezinbestekoa. Lanaldi osoko lana.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Astelehena, 27 Urtarrila 2025
- info+:
-
Administraria. Erref. 2025037Azkoitiko enpresa batek administrari bat behar du. Horretarako, ezinbestekoa da Administrazio eta Finantzetako goi-mailako prestakuntza-zikloa eta gutxienez urte bateko esperientzia izatea. Funtzioak: - Zeregin espezifikoa eskatutako kalitatean eta epean egitea. - Kalitatean, kostuan eta epean eboluzionatzea eta hobetzea ahalbidetzen duten ekintzak proposatzea. - Bulegoko ohiko prozesamenduak egunean izatea: Albaranak eta fakturak kudeatzea; dirulaguntzetarako dokumentazioa kudeatzea; dokumentuak eta txostenak egitea, bidaltzaileak izapidetzea, artxiboa kudeatzea; telefono bidezko arreta; eskaintzak eta bezeroekiko eta hornitzaileekiko harremanak prestatzea eta kudeatzea; fabrikazio-aginduak kudeatzea; langileen informazioa kudeatzea: egutegia, prestakuntza, lan-bonuak, prebentzioa, etab.; kanpoko administrazio-kudeaketa beste erakunde edo postu homologoekin (kontsultei eta informazioari erantzutea, etab.); garraioak kudeatzea; datu-baseak kudeatzea eta mantentzea; bidaiak, bisatuak, hotelak, etab. prestatzen laguntzea; bezeroen ordainketei buruzko beharrezko dokumentazioa kudeatzea (L/C, banku-bermeak, etab.). -Sailari eskatutako informazioa biltzea. - Bezeroekin eta hornitzaileekin elkarreragitea eta kontsultei erantzutea.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Astelehena, 27 Urtarrila 2025
- info+:
-
Odontologoa. Erref. 2025038Eskualdetik gertu kokatutan dagoen Odontologo zentro batek odontologoa behar du. Ezinbestekoa: Odontologiako gradua edo lizentziatura izatea. Euskara jakitea kontuan hartuko da.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Astelehena, 27 Urtarrila 2025
- info+:
-
Bisita Gidatuen Zerbitzua. Erref.: 2025032Pertsona bat behar da bisita gidatuak egiteko upeltegiaren eta mahastiaren inguruetan eta upategian bertan larunbat eta igandeetan. Horretarako, ezinbestekoa da gaztelania eta ingelesa eta norberaren ibilgailua menderatzea. Turismoetan eta/edo lotutako arloetan prestakuntza eta/edo esperientzia izatea eta euskaraz jakitea baloratuko da.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Osteguna, 23 Urtarrila 2025
- info+:
-
Ibilgailuen mekanikoa. Erref.: 2025033Azpeitiko enpresa batek ibilgailuen mekanikaria behar du. Honetarako ezinbestekoa da: Gutxienez, Mekanikako Erdi Mailako ikasketak izatea. Gutxienez, urte beteko lan esperientzia izatea. B gida baimena izatea. Kontuan hartuko dira: Puntualtasuna, seriotasuna eta lanerako-ikasteko gogoa izatea. Funtzioak: Ibilgailuen konponketa orokorrak. Ibilgailu, kamioi eta traktoreen gurpil, konponketa eta muntaia lanak.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Osteguna, 23 Urtarrila 2025
- info+:
-
Automatizazio industrial eta robotikako teknikaria. Erref. 2025034INISA AUTOMATION, S.L. Automatizazio elektrikoko proiektuen diseinuaz, kudeaketaz, exekuzioaz eta fabriketako ezarpenaz arduratzen den enpresa bat gara, robotika, PLC-ak eta SCADA-k erabiliaz. Gure Ingeniaritza Elektriko eta Programazioko departamendura batzeko parte elektrikoko proiektuetan eta PLC-en programazioan esperientzia duen Ingeniari edo Tekniko bat bilatzen dugu. Instalazioaren garapen elektrikoaz eta programazioaz arduratuko da. Horretaz gan, instalazioa burutuko du eta behin montatuta dagoenean, jarraipena egingo dio. Perfila: Arlo elektriko, elektroniko edo automatizazio eta/edo robotika industrialeko teknikoa. Gutxieneko ikasketak: Goi-mailako Heziketa Zikloa Espezialitatea: Automatizazioa eta/edo robotika industriala, elektronika Gutxieneko esperientzia: 2 urte Gutxieneko betebeharrak: Esperientzia frogagarria PLC eta/edo robotizatutako eta makinaria industrialez hornitutako instalazio automatizatuen instalazio eta muntaian, soluzioan fabrikan ezarriz. PLC-en programazioan ezaguera (Siemens, Omron,…) Maila internazionalean bidaiatzeko prest egotea. Lanpostuak ofizina teknikoko lana eta norakoan martxan jartzea uztartzen ditu. Ingelera. Gutxieneko esperientzia gabeko hautagaiak baztertu egingo dira. Baloratuko diren betebeharrak: ABB, Kuka, Fanuc,… marketako roboten programazioan ezaguera. Eskema elektrikoen diseinuan ezagutza. Serboak, kontrol-begizten egonkortasuna. C, C++ edo maila altuko hizkuntzen programazioa. Egoitza eremuan (Azpeitia eta inguruak). Lan-taldean integratzeko erraztasuna eta beste area batzuekiko interdependentzia. Gaitasun tekniko ebaluagarriak:…
- Enpresa: INISA AUTOMATION, S.L
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Osteguna, 23 Urtarrila 2025
- info+:
-
Kalitateko Langilea. Erref. 2025035Azkoitiko enpresa batek Kalitate alorreko langilea behar du. Baldintzak eta funtzioak: Mekanizatuko ikasketak. Mekanizatuan esperientzia izatea. PCDEMIS Software ezagutza. Neurtzeko makina tridimensionalaren erabileran ezagutza. Neurtzeko ekipo arrunten erabilera (kalibrea, alexometroak, mikrometroa etab.) Neurtzeko ekipoak kalibratzen ohitua. Ez-Adostasunen kudeaketa. Bezeroekin tramiteak egitea. Kontrol-Jarraibideen orriak betetzea. Ofimatika aldetik Word, Excel ezagutzak.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Osteguna, 23 Urtarrila 2025
- info+:
-
Egur Makinetako langilea. Erref.: 2025031Azpeitiko enpresa industrial batek egur makinetan esperientzia duen eta lan egiteko gogoa duen pertsona bat behar du. Baldintzak: Egur makinetan esperientzia; Lan egiteko gogoa.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Asteartea, 21 Urtarrila 2025
- info+:
-
Sukaldaria - Sukaldari Laguntzailea. Erref. 2025025Sukaldaria edo sukaldari laguntzailea bat behar da lanaldiaren % 80ko baja betetzeko. Ordutegia: 9: 30-14:30 eta 19:00-21: 00. Horretarako, beharrezkoa da antzeko lanpostuan esperientzia izatea. Ibilgailu propioa izatea baloratuko da. Berehala lanean hastea.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Astelehena, 20 Urtarrila 2025
- info+:
-
Project Manager. Erref. 2025029Biele Groupen, ingeniaritzan adituak gara, eta industrian aitortuta gaude ekoizpen-planta automatizatuetarako eta soluzio pertsonalizatuetarako giltza eskura proiektuen hornitzaile gisa. Oso motibatuta dagoen eta emaitzetara bideratutako ikuspegia duen Project Manager bat bilatzen dugu, proiektu estrategikoak gidatzeko. Hautagai idealak esperientzia izan behar du diziplina anitzeko taldeak kudeatzen, eta proiektuen fase guztiak koordinatzeko gaitasun sendoa izan behar du, plangintzatik hasi eta egikaritze eta jarraipeneraino. Baldintzak: Ingelesaren ezagutza aurreratua (C1). Bigarren hizkuntza bat jakitea positiboki baloratuko da. Ingeniaritzako unibertsitate-titulua edo lanpostuaren antzeko prestakuntza akademikoa. Bidaiatzeko prestasuna. Gutxienez 3 urteko esperientzia proiektuak kudeatzen. Lidergo-trebetasunak. Komunikazio- eta elkarrizketa-trebetasunak. Zer eskaintzen dugu? Ingurune dinamikoa eta hazten ari dena, garapen profesionalerako aukerekin.Proiektu berritzaileak eta desafiozkoak.
- Enpresa: BIELE GROUP
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Astelehena, 20 Urtarrila 2025
- info+:
-
Biltegiko Langilea. Erref. 2025028Biltegiko langile arduratsu eta dinamikoa behar da, ekipoa industria-horniduraren eta burdindegiaren sektorean diharduen enpresa bateko parte izateko. Hautagai ideala pertsona antolatua eta proaktiboa izango da, erritmo bizkorreko ingurune batean zeregin ugari egiteko gaitasuna izango duena. Baldintzak: Erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Biltegi-lanetan gutxienez urtebeteko esperientzia izatea, ahal dela industria-sektorean edo burdindegian. Taldean eta erritmo azkarreko inguruneetan lan egiteko gaitasuna. Bidalketak kudeatzeko tresna informatikoen oinarrizko ezagutzak Kargak manipulatzeko eta jasotze-ekipoak erabiltzeko trebetasuna (eskorga jasotzaileen erabileran esperientzia baloragarria). Ikaskuntzarekiko eta etengabeko hobekuntzarekiko jarrera proaktiboa izatea. Eskaintzen da: Hazten ari den enpresa sendo batean berehala sartzea. Lanaldi osoko 3 hilabeteko hasierako kontratua, lan-egonkortasuna izateko aukerarekin. Hasierako kontratua amaitu ondoren, kontratu mugagabea egiteko aukera (balioaren arabera). Lankidetza- eta lanbide-laneko giroa. Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 8: 30-13:00/15: 00-18:30. Soldata: 22.000€ gordin urtean.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Osteguna, 16 Urtarrila 2025
- info+:
-
Ile-apaintzailea. Erref. 2025020Azkoitiko ile apaindegi batek ile apaintzailea behar du. Ezinbestekoa, alor honetan formakuntza edo esperientzia izatea. Luzerako kontratua eskaintzen da.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Osteguna, 16 Urtarrila 2025
- info+:
-
Industriako Langilea. Erref.: 2025021Azpeitiko enpresa batek langile bat behar du. Horretarako, metal-arotzeriako fabrikazioan eta muntaian esperientzia izatea baloratuko da. Lan Arriskuen Prebentzioko ikastaroa 20 ordukoa asko baloratuko da.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Asteartea, 14 Urtarrila 2025
- info+:
-
Dendako Saltzailea. Erref.: 2025023Azpeitiko denda batek saltzaile bat behar du. Lanaldi erdia (20 ordu): astelehenetik larunbatera. Lan eskarmentua izatea baloratuko da, iniziatiba eta lanerako gaitasuna eta ingurukoa.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Asteartea, 14 Urtarrila 2025
- info+:
-
Mantenuko Laguntzailea. Erref. 2025024Elebazio tresneria berrikusi (kateak, eslingak, gantxoak, etab.) eta bizi-lerroen zein erorketen aurkako sistemak instalatu eta berrikusten dituen enpresa batek Azkoitia/Azpeitiko langilea behar du. Lanpostu dinamikoa da, prestakuntza eta laguntza aldi baten ondoren, langilea zeregin horiek egiteko moduan egongo delarik. Enpresa ibilgailua izango du, inguruan ditugun bezero desberdinen instalazioetara joateko. Lanbide Heziketako prestakuntza, eskuzko lan-tresnak erabiltzeko trebetasuna, altuerako lanetan esperientzia edo prestakuntza eta erreminta ofimatikoen ezagutza baloratuko da. Lanaldi osoa.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Asteartea, 14 Urtarrila 2025
- info+:
-
Tornuko Langilea. Erref.: 2025019Azpeitiko enpresa bateak Tornuko Langilea behar du. Tornu CNC edo eskuzkoan esperientzia eta Goi edo Erdi mailako Mekanizatuko prestakuntza izatea ezinbestekoa da. Ordutegia: Goizez 8:00-13:00 eta arratsaldetan, malgua, 14:00/14:30-17:00/17:30tara.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Astelehena, 13 Urtarrila 2025
- info+:
-
Makinak Kontrolatzeko Langilea. Erref.: 2025017Azpeitiko enpresa batek Produkzio-prozesuko makinak kontrolatzeko langilea behar du. 8 orduko lanaldia, astelehenetik ostiralera. Funtzioak: Makina desberdinek kontrolatzea. Ikasketak: Mekanizazioko erdi edo goi-mailako prestakuntza zikloa, edo makinetan lan egiten esperientzia. Esperientzia: Hobe, baina ez da beharrezkoa. Baliogarria: Jarrera ona eta lanerako gaitasuna. Makina berriek ikasteko prestasuna. Disponibilitatea.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Osteguna, 09 Urtarrila 2025
- info+:
-
Lan Arriskuen Prebentzio teknikaria. Erref.: 2025008Arloko taldean integratuko da, eta gaur egungo teknikariarekin batera, langileen segurtasunarekin eta osasunarekin zerikusia duten jarduera guztien ardura hartuko du, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruz indarrean dagoen araudiaren esparruan. Baldintzak: Laneko Arriskuen Prebentzioko Goi Mailako Teknikari titulua edo adar teknikoren bateko unibertsitate-titulua egiaztatu beharko du eta Segurtasuna, Higienea eta Ergonomia espezialitateetako masterra. Lanpostuari dagozkion lanetan gutxienez 5 urteko esperientzia egiaztatua izatea, eta oso positiboki baloratuko da errepideen kontserbazioaren sektorean esperientzia izatea. Ofimatikako ezagutza sendoak. Gidabaimena.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Asteazkena, 08 Urtarrila 2025
- info+:
-
Erosketa Teknikaria. Erref.: 2025010Nazioartean eta hainbat sektoretarako ekipoen ingeniaritza- eta fabrikazio-talde industrialak erabakitzailea eta iniziatiba duen pertsona bat bilatzen du, Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan (ADE) eta ingeleseko ezagutza altua duena. Erosketa departamentuaren barne honako zeregin hauek hartuko ditu bere gain: Fabrikazio ordenen kudeaketa, horretarako egin behar diren materialen hornikuntza gestionatuz. Erosketak kudeatu (erosketa eskaerak sisteman sartu eta jarraipena eginaz) eta hornidura epeei jarraipena egin. Gainerako sailekin koordinatuz, beharren lehentasuna ezartzea. Barne-prozesuak estandarizatzeko eta optimizatzeko prozesuan etengabeko hobekuntzako taldeko kide izatea. Baldintzak: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan gradua. Gutxienez 2 urteko esperientzia (erosketa sailean). Ingelesa C1. Frantsesa edo/eta alemana (baloragarria). Ofimatika eta ERP ezagutzak. Erabakitzailea eta ordenatua. Analisi-gaitasuna. Talde-lana. Lanen lehentasunak ezartzeko gaitasuna.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Asteazkena, 08 Urtarrila 2025
- info+:
-
Aho eta Hortz Higienista. Erref. 2025015Azpeitiko Hortz Klinika batek Higienista bat behar du lanaldi osoan aritzeko. Ezinbestekoa da Aho eta Hortz Higienistako Goi Mailako Zikloa izatea eta, gutxienez, 2 urteko esperientzia edukitzea. Ikasten jarraitzeko gogoa izatea kontuan hartuko da.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Asteazkena, 08 Urtarrila 2025
- info+:
-
Galdaragintzako Muntatzaile. Erref. 2025012Azkoitian kokatutako ZAHER GROUP enpresak Galdaragintzako Muntatzailea behar du. Lanpostu honek planoak interpretatzeko ezagutzak behar ditu eta ezinbestekoa da aurretik muntatzaile lanetan esperientzia izatea. Ordutegi malgua eta luzerako kontratua. Soldata lehiakorra. Berehala hasteko.
- Enpresa: ZAHER GROUP
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Asteazkena, 08 Urtarrila 2025
- info+:
-
Informazioaren Segurtasuneko Arduraduna. Erref.: 2025003Informazioaren Segurtasuneko Arduraduna behar da. Ezinbestekoa: Industria Ingeniaritzako, Telekomunikazio Ingeniaritzako, Informatika Ingeniaritzako edo antzeko titulazioko unibertsitate-titulua behar da; Informazioaren segurtasunean gutxienez 4 urteko esperientzia egiaztatua izatea; Gidabaimena edukitzea eta Gipuzkoan bizitzea. Bere ardura izango da informazioaren segurtasunaren proiektua bere osoan gidatzea, eremu honetan adostutako neurrien ezarpena koordinatuz IT sistemen arduradunarekin eta erakundeko arlo guztietako gainerako arduradunekin.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Osteguna, 02 Urtarrila 2025
- info+:
-
Datuen Analista. Erref.: 2025004Datuen Analisia egiteko langilea behar da. Ezinbestekoak: Ingeniaritzako Unibertsitate Titulua edo adar teknikoetako Gradua behar da, bai eta datuen ustiapenean eta tratamenduan gutxienez 5 urteko esperientzia egiaztatua ere. BIko tresnak (PowerBi, Tableau, QlikView edo antzekoa) eta datuak tratatzeko programazio-lengoaia ezagutza (Python, Shell script, SQL edo antzekoak). Informazioa tratatzeko zerbitzua garatzeko, hobetzeko eta ustiatzeko proiektuaz arduratuko da, enpresako arlo guztiekin koordinatuta. Ezinbestekoa da gidabaimena. Gipuzkoan bizitzea.
- Jatorria: Iraurgi Berritzen
- Argitalpen data: Osteguna, 02 Urtarrila 2025
- info+: