Azpeitiko enpresa batek biltegian lan egiteko langilea behar du. Muntaia-lineara igarotzeko materiala jasotzeaz, prestatzeaz eta kudeatzeaz arduratuko da, baita gure bezeroei bidaltzeko materiala prestatzeaz ere.
Ezinbestekoa da ofimatikako tresnen oinarrizko ezagutzak izatea eta biltegia kudeatzeko sistema digitalekin eta beste tresna teknologiko batzuekin eraginkortasunez jarduteko gaitasuna izatea. Antzeko lanetan izandako esperientzia baloratuko da. Eskualdean bizitzea hartuko da kontuan.