Enplegukolorea

Global Training 2024 beketarako izen-ematea irekia!

18 Ekaina 2024

Gogorarazi nahi dizugu Global Training 2024 beketan izena emateko epea zabalik dagoela oraindik. Aukera bikaina da zure aukera profesionalak zabaltzeko eta nazioarteko esperientzia aberasgarri bat bizitzeko, hilean 1.635 €-ko soldatarekin (gordinak).

Beka jasotzeko baldintzak:

  • 30 urtetik beherakoa izatea.
  • Unibertsitate-titulua izatea.
  •  Ingeleseko B2 maila edo goragokoa izatea.

Global Training bekek askotariko destino eta sektoreak eskaintzen dituzte, beren interes eta asmo profesionaletara hobekien egokitzen den aukera aurkitu ahal izateko.

Izena emateko epea: ekainaren 17tik irailaren 13ra esteka honen bidez.

Informazio gehiago behar izanez gero,  deitu 688 873 589 telefono zenbakira eta Sandragatik galdetu.

  • Argitalpen data*: Ostirala, 21 Uztaila 2023
Top