Amaitu da Iraurgi Berritzenek 35 urtetik gorako langabetuentzat antolatutako ikastaroa. Bertan eskualdeko 10 langabetuk hartu dute eta guztira astebeteko iraupena izan du. Besteak beste hauexek izan dira landu diren gaiak: Helburu profesionala eta norberak dituen konpetentzia eta gaitasunak aztertu eta landu, eta lana bilatzeko, gaur egun, dauden tresna eta erremintak ezagutarazi. Bai antolatzaileak eta baita parte-hartzaileek ere balorazio oso positiboa egin dute.