Lehen Aukera Programaren eskaera egiteko azken eguna: Azaroak 10

15 Iraila 2017

HELBURUA: Beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabetuak Euskal enpresek kontratatzea.

Programan parte hartzeko Interesatuta dauden pertsonek, ondorengo baldintzak bete behar dituzte:

  • 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea
  • Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea
  • Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea
  • Langabezian egotea kontratua egiterakoan
  • Ondoko titulazio hauetakoren bat edukitzea:
    • Lizentziatura edo unibertsitateko gradua, Ingeniaritza edota Arkitektura
    • Unibertsitateko diplomatura, Ingeniaritza teknikoa edota Arkitektura teknikoa
    • Araututako lanbide heziketako edo berariazko lanbide heziketako goi edo erdi mailako teknikaria. Honako bi tituluak ere aurrekoen baliokideak dira: teknikari laguntzailea (LH1) eta teknikari espezialista (LH2)
    • Ofizialki, aurrekoen baliokidetzat hartutako beste titulazio batzuk.
    • Profesionaltasun-ziurtagiria
  • Hautaketa prozezuan lehentasuna dute, Gazteentzako Berme Sistemako datu-basean izena emanda dauden pertsonek.

Eskaerarako behar diren dokumentuen prestaketa eta kudeaketan laguntza eskaintzen dugu. Deitu ezazu Iraurgi Berritzenera 943851100 zenbakira eta Sandragatik galdetu.

Programa honi buruz informazio gehiagorako, ondorengo link-ak kontsulta ditzakezu:

Top