Arrakasta izan du harakintza eta haragi prestakinen sektorean langabeak laneratzeko prestakuntza egitasmoak

07 Otsaila 2020

"Harakintza eta haragi produktuen elaborazioa" formazioko lehen promozioko ikasleek jaso dituzte ziurtagiriak Zestoako Sansinenea industrialdeko KM0 enpresaren egoitzan.

Harakigintza industriaren pertsona kualifikatuen eskaerari erantzuteko eta langabezian zeudenei lan munduan sartzeko aukera emateko asmoekin sortu zuten ‘Harakintza eta haragi produktuen elaborazioa’ formazio ikastaroa.

Lehen promozioko hamabi ikasleek jaso dute ikasketak egin izanaren ziurtagiria. Ikastaroak 430 ordu teoriko eta 80 praktiko izan ditu,eta eta ikasle gehienak dagoeneko lanean hasita daude.Urkaiko Baserria km0-k eta Basatxerrik Zestoan dituzten instalazio puntako eta modernoetan garatu da, oso egokiak baitira prestakuntzaren ibilbidea zuzen garatzeko.Ikasteko erabilitako metodologia oso praktikoa izan da, esperientzian oinarritua, lan jarduera bat garatzera zuzenduta.Horrela, laneratzea errazten da, enpresekin harreman handiagoa dagoelako, eta ekoizpen fase osoa ezagutzea sustatzen delako.

Ikastaroa gainditu izana egiaztatzen duten diplomak banatuta, haragi sektoreko euskal enpresek eskatutako prestakuntzako lehenengo esperientzia itxi da, langile kualifikatuen beharrak asetzeari begira.“Harakintza eta haragikien elaborazioa” izenburupean, ikastaroaren amaieran Urola Kostako Mankomunitatean eta Iraurgi Berritzenen langabezian zeuden 10 lagun diplomatu dira, eta, dagoeneko, hainbat enpresetan hasi dira lanean, edo norberaren kontura ekingo diote jarduerari.

Proiektuaren sustatzaileak izan dira, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Saiala, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua eta HAZI Fundazioa, alde publikotik, eta Urkaiko Baserria Km0 eta Basatxerri enpresak, beste aldetik. Halaber, Urola Kosta eta Iraurgi Berritzen, Berrikuntza eta Garapen Agentziak, eta Urkome-Landa Garapenerako Elkartearen lankidetza.


Ikastaro berri bat martxan

Emaitza ona ikusita, erakunde eta enpresa parte hartzaileek erabaki dute prestakuntza jarduera horrekin jarraitzea, eta beste ikastaro bat jarri dute martxan, sei hilabete barru amaituko dena. Aurreko edizioan bezala, helburua da langabeen edo gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzea eta laneratzea sustatzea.Parte hartzaileak laneko jarduera bat garatzeko prestatuko dira, profil polibalente batekin, haragiaren sektorean.

Captura de pantalla 2020 02 07 a las 14.18.33 

Top