Hazilan Programaren 7. Edizioa martxan da

27 Azaroa 2020

Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, azaroaren 16an Hazilan programaren 7. edizioa jarri zen martxan 13 partehartzailerekin. Partaideak Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Elgoibar udalerrietakoak dira.

Hazilan programan fase ezberdinetan garatzen da:

  • Azaroaren 16tik urtarrilaren 4ra: "Aktibatu" fasea. Coaching teknika erabiliz, laneratzeko behar diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuko dira.
  • Urtarrilaren 8tik 29ra: Prestakuntza transbersala eskainiko da. Edizio honetako partaideek, Informatika (Excel maila ertaina) eta Oposaketak prestatzeko prestakuntza jasotzeko aukera izango dute.
  • Otsailaren 1etik aurrera, 200 orduko praktikak eskualdeko empresa batean.

Hazilan programaren helburua da enpleagarritasuna hobetzea eta lan munduan txertatzeko baliabideak eskaintzea lan merkaturatzea erraztuz.

Iazko Hazilan proiektuan parte hartu zuten 12 partehartzaileetatik, 8 lanean daude eta 1 goi mailako ziklo bat ikasten hasi da.

Programaren informazio gehiagorako, jarri harremanetan Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. emailean edo 688 873 589 telefonoan (Sandra).

Top