Langabetuentzat ikastaro oinarrizkoak eta teknikoak datozen asteetan eskualdean

10 Iraila 2021

Iraurgi Berritzenen Enplegu Arloa, Urola Erdian langabezia murriztu eta enplegua sustatzeko helburuarekin azken urtetan profilen arabera ekintza lerro estrategiko desberdinak ari da garatzen eskualdeko eragileekin lankidetzan.

Hauen artean, zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko "Urola Erdian ElkarEkinez UE3" proiektua aurkitzen da. Honen helburu nagusia zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea da, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz.

Proiektu honek, eskualdeko 100 pertsona langabetuen laneratzeko ibilbideak ahalbideratuko ditu datozen hilabeteetan, konpetentzia teknikoak, oinarrizkoak eta lanbide ziurtagiriak lortzera bideraturiko 9 ikastaroen bitartez eta enpresen partehartzea sustatzeko ekintzen bitartez:

Azkoitian:

  • Oinarrizko gaitasunak 1. Maila (150 ordu). Irailak 24- abenduak 13
  • Oinarrizko gaitasunak 2. Maila (240 ordu). Irailak 22- abenduak 23
  • Iturgintza 1. maila (180 ordu). Urtarrilak 10-otsailak 28
  • Elektrizitatea 2. Maila (170 ordu). Urtarrilak 10-otsailak 25
  • Soldadura 2. Maila (400 ordu). Urriak 4 – Otsailak 25

Izena emateko: Sandra 688 873 589 edo Maite 688 758 494

Azpeitian:

  • Oinarrizko gaitasunak 1. Maila (150 ordu). Irailak 24- abenduak 10
  • Oinarrizko gaitasunak 2. Maila (240 ordu). Abenduak 13- martxoak 15

Izena emateko: Maialen 688 759 590

Zestoan:

  • Oinarrizko gaitasunak 1. Maila (150 ordu). Irailak 24- abenduak 10

Izena emateko: Maite 688 758 494

Top