Iraurgi Berritzenen Enplegu Arloa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, eskualdean zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko "Urola Erdian ElkarEkinez UE3" proiektua garatzen ari da. Honen helburu nagusia zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea da, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz.
Proiektu honen baitan, soldadurako ikastaroa martxan da Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketa zentroan. Bertan, zaurgarritasun egoeran edo arriskuan dauden eskualdeko 10 pertsonak hartuko dute parte eta soldadurako ziurtagiri profesionala lortzeko aukera izango dute. Ikastaroa urriak 14tik otsailak 25 arte luzatuko da.