Hemendik eta urte bukaera bitartean, negozio ideiak edo proiektuak aztertzeko tailerrak antolatuko dira

02 Iraila 2022

Irailean, urrian eta azaroan "Ideiatik enpresara" formakuntzak antolatuko dira. 7 saioz osaturiko formakuntzan, ekintzaileek buruan duten idearen azterketatik hasi eta enpresa egitasmo bat sortu arte eman beharreko pausuak ezagutuko ditu. Besteak beste, jarraitu beharreko tramiteak, enpresari eragingo dion fiskalitatea, gizarte segurantza etab.

Lehenengo deialdia, Iraileak 12an hasiko da, eta dagoeneko izena emateko epea zabalik da. Hurrengo deialdiak urrian eta azaroan irekiko dira. Izen emateko edota informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 688 601 299 (Ione Eizagirre) edota emailez Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..

Ikastaroa LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ programaren baitan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea) eta Iraurgi Berritzenek hartzen dute parte.

Lanzituz_15_Edizioa.jpeg

Top