Mendekotasuneko bi ikastaro eman dira

19 Uztaila 2024

Elkar-Ekin Lanean 2022-2024 proiektuaren baitan mendekotasuneko bi ikasaro eman dira eskualdean.

 

Iraurgi Berritzen, Enplegu Arlotik, Urola Erdian langabezia murriztu eta enplegua sustatzeko helburuarekin azken urtetan ekintza lerro desberdinak ari da garatzen eskualdeko eragileekin lankidetzan. Hauen artean, zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko “Urola Erdian ElkarEkin Eraginez III - UE3” proiektua aurkitzen da. Honen helburu nagusia zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea da.

Proiektu honen baitan, eskualdeko langabetuei zuzenduriko Mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa ematea erakunde sozialetan, bi ikastaro eman dira 2023 eta 2024 urteetan.

Guztira 21 pertsonek parte hartu dute. Hauetatik 9 pertsonek lana aurkitu dute, 5 praktikak egin dituzte eta 2 ikasten jarraitzen dute.

Top