Sukaldaritzako Oinarrizko Eragiketak ikastaroa eman da

22 Uztaila 2024

Programa honen helburua eskualde mailan ostalaritza sektorean identifikatutako langile beharrari erantzutea izan da. Ikastaroa egin ondoren, partaideak prest daude laneratzeko.


Iraurgi Berritzeneko Enplegua Arlotik, ekainaren 10etik uztailaren 19ra, Europar Batasunak kofinantziatua, Sukaldaritzako Oinarrizko Eragiketak programa garatu da (120 ordu). Programa honetan Urola Erdiko Eskualdeko 11 pertsonek parte hartu dute, eta horietatik 10 emakumeak izan dira. Ikastaroa teoriko-praktikoa izan da eta alderdi praktikoa Azkoitiko Elkarguneko Sukaldean egin dute.

Programan zehar, parte-hartzaileek ezagutza hauek eskuratu dituzte:

  • Sukaldaritzako oinarrizko eragiketak (72 ordu praktikoak). Marco Pilello (Elkolah).
  • Elikagaien Kalitate eta Higiene ziurtagiria (8 ordu). Naiara Gurrutxaga (Elkolah).
  • Euskara (20 ordu). Pili Gereta (Azpeitiko Euskara Patronatua).
  • Lan-orientazioa (18 ordu). Sandra Fernandez (Iraurgi Berritzen).
  • Sentsibilizazio saioa: Ekintzailetza (2 ordu). Alazne Larrañaga eta Ione Eizagirre (Iraurgi Berritzen).

Parte-hartzaileek oso balorazio positiboa egin dute ikastaroari buruz. Programa honen helburua lanean hasteko edo prestakuntza gehiago jasotzeko prestatzea eta motibatzea izan da, eta oraingoz 3 partaide hasi dira lanean. Gainera, horietako bat sukaldeko laguntzaile gisa. Bestalde, parte-hartzaile batek Mendekotasuna duten Pertsonentzako Arreta Soziosanitarioaren ziurtagiria egiteko interesa agertu du.

Horrelako profilak kontratatzeko interesa izanez gero, deitu ondorengo zenbakira 688 873 589 (Sandra).

Top