Ostegun honetan hilak 27 goizeko 9:00etan, ikastaroaren aurkezpena egingo da. Bertan beren negozioa ireki duten bi ekintzaileen gogoetak entzuteko aukera egongo da eta honen ondoren, formakuntzaren inguruan informazioa eskainiko da.
"Nire negozioa martxan jaratzeko, zer jakin behar dut?" ikastaroa azaroan hasiko da eta bertan partehartzaileek negozio bat martxan jartzerako orduan kontuan eduki behar dituzten pausuak ezagutzeko aukera izango dute. Hala nola, merkatu azterketa nola egin, negozioa ekonomikoki errentagarria izan daitekeen edo ez aztertu, finantziazioa nola aurkitu, irekitzerakoan bete behar diren tramiteak ezagutu eta lehenengo bezeroak nola aurkitu aztertuko dira besteak beste.
Formakuntza dohainik izango da eta Azkoitiko Intsausti Jauregian emango da.
Informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 943 85 11 00 (Ione Eizagirre) edota emailez Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.