Global Training beken deialdia, hemendik aurrera Basque Global Industry izena hartzen duena, irekita dago. Garapenek 80 beka berri ditu atzerrian lan egiteko, hilean 1.785 €-ko soldatarekin (gordinak)
Beka jasotzeko baldintzak:
- 30 urtetik beherakoa izatea.
- Unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide-heziketa.
- Ingeleseko B2 maila ( proba erabilgarria)
Basque Global Industry bekek askotariko destino eta sektoreak eskaintzen dituzte, zure interes eta asmo profesionaletara hobekien egokitzen den aukera aurkitu ahal izateko.
Izena emateko epea: Uztailaren 23tik irailaren 21era arte esteka honen bidez.
Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 688 873 589 telefono zenbakira eta Sandragatik galdetu.
