Web orri berri honen helburua, urola erdiko langabetuei eta lana hobetzea nahi dutenentzat referentzizko topagunea izatea da. Urola Erdian gaur egun indarrean dauden lan eskaintza, orientazio zerbitzuak eta prestakuntza eskaintzaren informazio bateratua eta eguneratua jasotzen du.
Lan eskaintzei dagokionez, mota desberdinak jasotzen ditu: enpresak, enplegu publikoa, praktikak, kolektibo bereiztuak eta autoenplegua...
Prestakuntzari dagokionez, pertsonen egoeraren araberako irizpide desberdinek jasotzen ditu: langabetuak, langile edo persona guztiei zuzenduriko ikastaroak aurkezten ditu.
Eskualdean gaur egun 11 eragile enplegu, orientazioan eta prestakuntzan ari dira lanean eta web orri berrian eragile bakoitzaren informazioa eta ezaugarriak jasotzen dira, persona bakoitzak bere egoeraren arabera zuzenean jo dezan lagunduko dion eragilearengana.
Eskeintzen dituen aukerak: buletinera harpidetzea, kurrikulumak bidaltzeko eta app deskargatzeko.
Proiektuaren eragileak eta bultzatzaileak Urola Erdiko 11 enplegu, formazio eta orientazio laboraleko eragileak dira, eskualdeko udal guztiekin elkarlanean eta Iraurgi Berritzenen eskutik.
Egitasmo hau, Iraurgi Berritzenek Azpeitia eta Azkoitiko udalekin batera garatu duen 2017-18 ko Enplegua sustatzeko ekintza planaren baitan garatu da.