Azpeitiko etxerako altzariak fabrikatzen dituen enpresa batek Merkataritza Departamenturako Administrari Komertzial bat behar du Bezeroaren Arretarako arloan.
Baldintzak:
- Administrazioko prestakuntza: erdi-mailakoa, goi-mailakoa edo baliokidea.
- Taldean lan egiteko gaitasuna.
- Bezeroarekiko komunikazio- eta orientazio-trebetasunak.
- Proaktibitatea eta gorabeherak konpontzeko gaitasuna.
- Ofimatikari buruzko oinarrizko ezagutzak.
- Frantsesa eta ingelesa jakitea baloratuko da.
Eskaintzen da:
- Produktuari eta dokumentu-kudeaketari buruzko prestakuntza.
- Lanaldi osoa.
- Hasierako behin-behineko kontratua, jarraitzeko aukerarekin.
- Berehala lanean hastea.
Profila betetzen baduzu eta gure taldean parte hartu nahi baduzu, bidal iezaguzu zure hautagaitza!