NOR GARA

Proiektuaren eragileak eta bultzatzaileak Urola Erdia eskualdeko enplegu zerbitzuetako eta formazio eta orientazio laboraleko eragileak gara, eskualdeko erakundeekin elkarlanean:

Lanbide

Eusko Jaurlaritzak eskueran jartzen dizun Euskal Enplegu Zerbitzua da eta lana bilatzeko prozesuan laguntza eta orientabidea eskaintzen dizu.

Lanbideren ezaugarri nagusia enplegu-eskatzaile bakoitzari Plan integrala eta pertsonalizatua eskaintzea da.

Integrala da, pertsona bakoitzarekin batera egiten dugulako lana bilatzeko prozesuaren bide osoa, aholku ematen, orientatzen eta laguntzen, hainbat prestakuntza-ekintzaren bidez eta bere enpresa sortzeko sostengua eskaintzen; eta pertsonalizatua ere bai, lanbide-profil bakoitzerako banakako planak diseinatzen ditugulako.

Lanbiden gure partea jarri nahi dugu, enplegu betea, egonkorra eta kalitatekoa lortzeko..

Nori zuzentzen diogu eskaintza hori?

Pertsonei...

• Beren lehen enplegua bilatzen ari direnei
• langabezian daudenei
• lan-merkatura itzuli nahi dutenei
• lanean arituta ere, enpleguz aldatu nahi dutenei

Enpresei ere...

• langileak behar dituzten
• aholkularitza eta enplegua sortzeko laguntza eskainiz.

Zer nolako arreta aurkituko duzu lanbiden?

Arreta pertsonalizatua eskaintzen dugu, zuzena eta kalitatekoa, lana aurkitzeko dituzun aukerak hobetzeko.

Zurekin hitz egiten dugu, zure helburuak eta lanbide-profila zehazteko eta zure ezaugarrietara hobekien egokitzen diren lanak zein diren aztertzeko.

Zurekin batera lantzen dugu "Lana bilatzeko zure plan pertsonala" eta bilaketarako tresnak eskaintzen dizkizugu: prestakuntza, lana bilatzeko teknikak, enpresetako praktikak, aholkularitza pertsonalizatua eta lan-merkatuarekiko bitartekaritza, zure lan-eskarirako enplegu-eskaintzarik egokienak zure eskueran jarrita.

  • Helbidea1: Urola Kalea, 6, 20730 Azpeitia
  • Telefonoa1: 943 02 38 20
Top