Urolanpresten, enpleguaren eta formakuntzaren jarraipen bilera egin dute eskualdeko udal ordezkariek eta eragileek

30 Enero 2018

Joan den ostegunean, hilak 24, Urolanprest egitasmoaren jarraipen bilera egin zen, bertan parte hartu zutelarik eskualdeko udal ordezkariek eta enplegu eragileek.
Bileraren lehen zatian Urolanprest web gunearen ibilbidearen jarraipena egin zuten, honen erabilera datuak aztertuz eta komunikazioan azken hilabeteetan egindako hobekuntzak azalduz. Ondoren eskualdeko langabeziaren datuak konpartitu ziren partehartzaileekin.

Jarraian enplegu zentrutik kudeatutako lan eskaintzak izan ziren hizpide eta datozen urteetara begirako eskualdeko enpresa industrialen beharrak aztertu ziren.

Ondoren, 2018an eskualdean langabetuei eskainiko diren ikastaroak aurkeztu zituzten prestakuntza eragileek.

Bileraren azken zatian eragileek beren ekarpenak egiteko aukera izan zuten, aurrera begira eskualdean bultzatu behar diren ekintza edo ikastaroei dagokienean eta hauek izan ziren jasotako ondorio nagusiak:
• Langabetuen perfilak %72ak Derrigorrezko ikasketak izanik beharrezkotzat jotzen da eskualdeko langabetuengan prestakuntzarako kontzientziazio lana egitea eragile guztien aldetik.
• Eraikuntza sektoreko kontratazio aurreikuspena aztertuko da, kontratazio konpromisodun ikastaro bat antolatzeko.
• IB kudeatutako Orientazio Programak (Hazilan, Txertatu Merkatuan, Bidelan) ikastaro teknikoekin lotura emango zaie aukeren arabera.

Bukatzeko eragileen artean komunikazioa indartzea adostu zuten ikastaro taldeak betetzeko, praktikak kudeatzeko eta abar, Gainera dinamikaren eta sare lanaren balorazio positiboa egin zuten eragileek eta datorren bilera maiatza-ekaina bitartean egitea adostu zuten dinamika berdina jarraituz.

Honako hauek izan ziren bilerara gerturatu zirenak: Boziko Imanol Iribar, Azkoitiko Gazte Bulegoko Esther Sudupe, Azpeitiko Gazte Bulegoko Aloña Larrañaga Iraurgi Berritzeneko Enplegu Zentroko Maialen Ituarte, Lanbideko Arantxa Azpiazu eta Carmen Andreu, Sartu Bategineko Iñaki Bengoetxea, Urola Lanbide Heziketako Juaina Larrañaga, Urolaldeko Goretti Segurola, Azpeitiko Udaleko Leire Goenaga, Azkoitiko Udaleko Ana Azkoitia, Zestoako Josetxo Mendizabal alkatea, Aizarnazabalgo Mari Carman Arregi alkatea, Katealegaiako Oihane Ariznabarreta eta KZ Koordinatzailea Berex Oritz Ardanza eta Christian Hidalgo.

Top