BERRIAK (237)

Prestakuntza buruan ideia edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago. Bertan, ekintzaileak proiektuaren bideragarritasuna aztertzeaz gain, negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren pausuak ezagutuko ditu. Azaroak 6an hasiko da eta hiru asteko iraupena izango du.

Iraurgi Berritzenek orain arte Azkoitiko Bizenta Mogel kalean eskaini dituen Enplegu zein Orientazio zerbitzuek lekualdaketa izan dutela jakinarazi nahi da Iraurgi Berritzenetik. Orain Intsausti Jauregiko 3. pisuan eskainiko dira bi zerbitzu hauek.

HELBURUA: Beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabetuak Euskal enpresek kontratatzea.

Azkoitiko Urola Lanbide Eskolan aurrematrikula egiteko azken eguna ostirala, hilak 16, izango da. Matrikulazio epea, aldiz, uztailaren 13tik 19ra izango da.

Honako hauek dira eskolaren erdi- eta goi-mailako hezkuntza zikloak:

Erdi maila:

  • Mekanizazioko teknikaria
  • Instalazioa eta altzari hornikuntza
  • Zurgintza eta altzarigintza
  • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta

Goi maila:

  • Administrazioa eta finantzak
  • Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa

Amaitu da Iraurgi Berritzenek 35 urtetik gorako langabetuentzat antolatutako ikastaroa. Bertan eskualdeko 10 langabetuk hartu dute eta guztira astebeteko iraupena izan du. Besteak beste hauexek izan dira landu diren gaiak: Helburu profesionala eta norberak dituen konpetentzia eta gaitasunak aztertu eta landu, eta lana bilatzeko, gaur egun, dauden tresna eta erremintak ezagutarazi. Bai antolatzaileak eta baita parte-hartzaileek ere balorazio oso positiboa egin dute.

Hezkuntza arautuaren zein ez arautuaren arloan formazio-ekintzak egiten dituzten 25 urtetik gorako langabetu edota dagokion lan-hitzarmenean %50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonei zuzendutako diru laguntzak emango ditu Azpeitiko Udalak.

Non eskatzen da: 

Aurrez aurre:

Udaletxean (Plaza Nagusia, 5) 8:30etik  14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 9:00etatik 12:30era (abuztuko eta Aste Santuko larunbatetan izan ezik).

Postaz:

Postetxeetan posta ziurtatu bidez.

Informazio gehiago:

  • Deitu 943157200 telefonora, bulego orduetan.
  • Posta elektronikoaEsta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Oinarria, hemen.

MARTXOAREN 15ean 9:00etan IMHn enpresei Ingeniaritza Dualaren PROGRAMA MALGUA azalduko da. ULMA PACKAGING, BRONYMEC eta EPC enpresetako ordezkariak izango dituzte, beraien kasuak partekatzeko. 

  • Eguna: 2017ko Martxoak 15
  • Ordua: 9:00-10:30
  • Tokia: IMH, Karakate Gela
  • Izen-emateak: Itziar Egiguren, 943748264 telefonoan,Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo bete formularioa.

Informazio gehiago, hemen.

UPV/EHUra atxikitako Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan programa malgua prestatu du IMHk Barne Promozioentzat. Zertan datzan kontatuko dizute martxoaren 15ean enpresa arduradunentzat antolatu duten saio teknikoan.

Lan bila zabiltza?
Laguntza behar lana bilatzeko?
Prestakuntza behar duzu?

Urolanprest.eus web orri berria aurkeztu da pasa den azaroak 10ean, Azpeitiko udaletxean, egitasmoaren sustatzaileak izan diren Urola Erdiko 11 enplegu, formazio eta orientazio laboraleko eragile, eta eskualdeko 6 udal ordezkarien eskutik.

HELBURUA: Beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabetuak Euskal enpresek kontratatzea.

Página 16 de 16
Top